Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
amilbide iz amiltzeko bidea.
Horrenbestez, bere fruitua jaso zuen ene aholkuak; eta Hamlet printzea, gaitzetsirik -hitz laburretan esateko- tristurara amildu zen, eta gero baraura, hurrena lorik ezera, handik ahuleziara, hortik txolintasunera, eta, hala, amilbide horretan, orain datzan eta guztiok dolu-penetan gauzkan eromen eldarniotsura. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 83. orr.
Eta edale jendea beti aiher izaten den amilbide baratz horietako batera etsirik -edaten ez dutenek ez dute inoiz ulertuko! Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 45. orr.