Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amilarazi, amilaraz(i), amilarazten 1 du ad amiltzera behartu.

Itxura guztien arabera, gizakiren batek zakurrak hartu eta ardiak amilarazi zituen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 118. orr.

Zugandik urrun bizi beharraren hildurara ni amilarazi izanari ez askietsirik, horrez gainera trufa egiten diezu, dagoeneko, zure eraginez, deusik sentiarazten ez didatela badakizun sentimenduei.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 167. orr.

Barry jaunak zehatz-mehatz adierazi zuen zein alturatatik amilarazi behar ziren gaizkileak, beren pisuaren arabera, urkamendua txukuna, garbia eta batez ere azkarra eta erabakigarria izan zedin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 99. orr.

Une jakin batean, edozeinetan, nahiz nik, kontalariak, apeta hutsez 1840. urtea izatea erabaki dudan, aitzur-kolpe batek erauzi eta gisu laberantz abian jarri zuen, mudatzen diren gauzen mundura amilaraziz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.

Begira, horra haizea bera, izadian den indarrik handiena, jendea lurrera botatzen duena, etxeak eraisten dituena, zuhaitzak erauzten dituena, itsasoa malkorrak amilarazten dituzten mendi bihurturik jaikiarazten duena eta itsasontziak uharrietara jaurtitzen dituena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 312. orr.

Labirinto zirkular horietatik konprobazio bitxi batek salbatzen du, eta bestelako labirinto are antzemangaitzago batzuetan amilarazten: haren heriotzako egunean Fergus Kilpatrick-ekin solastatu zen eskale baten hitzak Shakespearek erabili zituen, aldeak alde, Macbeth trajedian.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 99. orr.

Izpi-makolak oro hautsi haren gurpilari, eta amilarazi abatza zeruko muinoan behera eta infernu zuloraino!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.

2 irud/hed

Artikuluaren amaieran, Le Dépéche du Midi-k onartu egiten du agentzia ohar okerra erabili zuela eta hortik laidoa, infamian amilarazi zuela Malika. Mutil gaixoa promes zoro batean amilarazi badute, esku tinkoz eta lehenbailehen hura handik ateratzea dun nire eginbeharra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 79. orr.

Zugandik urrun bizi beharraren hildurara ni amilarazi izanari ez askietsirik, horrez gainera trufa egiten diezu, dagoeneko, zure eraginez, deusik sentiarazten ez didatela badakizun sentimenduei.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 167. orr.

Horiek egia bezala predikatu eta horien bidez asko eta asko itsutasunaren zulora amilarazi baitzituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus