Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
amiladun iz/izlag amila daraman pertsona; amila duena. ik jakadun.
Hark eskuz agur keinua egin ondoren, paperezko agiri bat eman zion, ofiziala eta zigiluduna, eta amiladun gizonak agurtu egin zuen soldaduen buru egiten zuena, buru-makurraldi batez, eta, gero, hari bizkar emanda, zain zeuden gizon-emakumeengana jo zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.
Gizon adintsuak amiladunari bere esku argala, galburuak bezalako hatzen jauregia, eskaini zion eta amiladun gizonak adintsuari bere esku luzea, itsasoaren lagun den ibaiarena bezainbat, emanez, eskaileretan gora igotzera gonbidatu zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.