Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi amikuztar izan ezik, denak bortuz haraindikoak ziren, Migelekin batean gerlan ibiliak: bi erronkariar, baztandar bat, ameskoar bat eta Erriberri aldeko bertze bat. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.
Huna beraz hemen amikuztarrak goiti doatzila, senpertar haueri irabaziz. Herria 2003-11-27
Amikuztarrek airez aire aintzinean hasirik pasaia txarra ukan dute baina ederki erakutsi beren biperra ere ondarrean. Herria 2001-01-18
Haatik, izan dituzte amikuztarrek berdindurik eta beren lema eta abileziari esker lerroan egin dituzte azken ponduak. Herria 2005-09-01
Junior gazteen finala amikuztarrek beretu dute xapelarekin, zuraidarrak garaiturik astelehen aratsean. Herria 2004-08-12
Amikuztarrek ihes egiten zioten, edo erdeinuz so egiten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.
Larreak eta Arburuak moztu zuten amikuztarren eta garaztarren arteko guduka. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 139. orr.
· Gazte azkarra, pilotaria, amikuztar seme horri . Herria 2004-07-29
Non Joanes Garrüzeko, zaldun gazte amikuztarra? Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 212. orr.
Aintzin-partidan Irume-Etchegaray amikuztar gazteek joak zituzten Sarako Errandonea anaien parea 40-38. Herria 2002-11-21
Ongi etorri beroena Amikuztar apez huni! Herria 2004-07-01
Ari baitira amikuztar erakasleak beti gazte horien trebatzen, izan diten Amulet, Lapouble, Larramendy, Thicoype, Caset eta beste zenbait, kargudunak eta tokiko enpresa batzu gainerat. Herria 2003-11-06