Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joanes goseak amikatua zegoen, bertze guziak bezala, funtsean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 84. orr.
Eta izan ere bietara gidatu zuen, zeren hamar egunetan galdurik, goseak amikaturik eta txarrenaren esperoan ibili ostean, txoriak harresi batera gidatu baitzuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 141. orr.
Presaka ibili gara, goseak amikatuak egongo bagina bezala, kezkatuak euskal eskolarik ez zenez gero, ahalik eta gauza gehien euskaraz irakatsi behar dela pentsatuz eta eskatuz. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 71. orr.
Elemeniaka, oro begi belarri, mihi, aho eta zintzur, leher eta zapart sekula fingabeko otoruntza eta edasian, goseak amikatuak txitxipapetan. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 44. orr.
Banatze hori, jendeak jatekoaren bila heldu ziren tokian egiten zen -goseak amikatuen tokia, jateko ebastera heldu zirenen tokia-. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 101. orr.
Gehiago dena, errana du argi eta garbi Georges Bush presidentak bere egia: Europaren faltaz daudela, OGM horietarik ez nahiz, Hegoaldeko hanbat herri gosez amikatuak. Herria 2004-01-08
Raimundo Silvak etxera itzultzea erabaki du, zakur gose amikatu batek muzin egingo ez dion zerbaiten bila. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 192. orr.
Esan ezin ahalako aberastasunak topatu zituen han, baina haietatik gutxi batzuk harturik, goseak amikatzen baitzegoen, lapiko handira jo zuen bere sabela berdintzera. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 109. orr.
· Hango jende gaixoak horiek oro pekatu behar, aintzindari atrebitu eta amikatu batzuen gatik! Herria 2001-09-06
goseak amikatua (3)
goseak amikatuak (3)