Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amigdala 1 iz faringe aldean dauden almendra itxurako bi organo linfatikoetako bakoitza.

Garuneko "emozio-zirkuituen" ahuleziaz duen ideiari atxikitzen zaio, ordea, eta berekiko dauka zirkuitu horiek, filogenetikoki zaharrak diren garuneko emozio-aldeak -amigdala eta sistema linbikoa- baliagarriak izan daitezkeela kortex prefrontaleko alde garatu berriekin eta gizakiaren ezaugarri espezifikoak dituzten aldeekin lotzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 280. orr.

TAURUSen egingo du bere txangoa: eztarri inguru hori dena du bere eraginpean, laringea, tiroides, matrailezurra, hortz-haginak, amigdalak eta entzumena, belarri-bideetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 477. orr.

-Hiperazidotasun pixka bat dauka urdailean eta amigdalak gorrituta -azaldu zuen sendagileak, besoak zabalduz-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 285. orr.

Erabateko fedez sinisten zuelako alkondararen azpian ur tantak gelditzen baziren gorputz barrura sartuko zitzaizkiola eta, guztiz argi ez dagoen prozesu baten bitartez, eztarriraino igo eta amigdalak puztuko zizkiotela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 70. orr.

Amigdalak giltzaz ixten ditu hipokanpoko artxiboak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

Gauzak txukun egitera, beraz, gertakarien ordena logikoari jarraitu beharko zioan Ripodasek: lehenbizi zuek garbitu, eta gerokoz utzi Soriaren amigdalak anestesiarik gabe erauztea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

2 hed

27 kokainazaleren burmuina ikertu du Bostongo sendagile talde batek eta amigdala deituriko atala kontsumitzaile ez direnek baino txikiagoa dutela ikusi dute.  Berria - Gaiak   2004-11-20

Amigdala ezinbestekoa da gure ekintzen ondorioak aurretik hausnartzeko prozesuan.  Berria - Gaiak   2004-11-20

3 amigdala faringeo (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Nasofaringeko goiko eta atzeko hormen artean dagoen nodulu linfatikoen kontzentrazioak amigdala faringeo izena du (digestio-aparatuari dagokion gaian aztertuko da). ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

4 amigdala gorputz (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Amigdala gorputza lobulu tenporalean sakonean dauden neuronen nukleoak dira. Sistema linbikoaren parte da eta erreakzio emozionalen prozesamendu eta gordelekuan ezinbestekoa. ETC-entziklopedia   Amigdala gorputz, Wikipedia

5 faringeko amigdala (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

-Faringeko amigdalak edo adenoideoak, faringearen goialdean agertzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat, Francisco Jose Saez / Iker Badiola, EHU/UPV, 2018

Adibidez, faringeko amigdalak eta hesteko Peyer-en plakak egitura anatomiko gisa zehaztutako bi mukosa-ehun linfoide dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko immunologia, Askoren artean (Nahikari Gabilondo / Alfontso Mujika), EHU/UPV, 2019

Beraz, gongoil linfatikoen antzeko zeregina dute. Aipagarriak dira talde honetan faringeko amigdalak eta ahosabaiko amigdala. ETC-entziklopedia   Sistema linfatiko, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus