Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amianto 1 iz kaltzio eta magnesio silikatoz osaturiko minerala, zuntz malguzko egituraketak eta ezin sutuzkoa izateak ezugarritzen dutena.

Amiantoa okerrago erauzten da euriak bustitzen duenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.

Amiantoak ur pixka bat galtzen zuen 150°C-ra, gero itxuraz aldatzeke zirauen 800°C-ra arte.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.

Konponbidea betiko lekuan dagoela jakinik, elkarrizketan eta herri honen borondatearen errespetuan, amiantozko jantziak janzten hasiak gara sutea geratu bitarte.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 0. orr.

Congo handik herrenka aldendu zenean, euren artean isiltasuna erori zen, antzoki bateko amiantozko oihala bailitzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 409. orr.

Ke-lainoak hasten dira amiantozko hodiz egindako kebidetik gora.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 152. orr.

2 irud/hed

Harrizko maitasun horretatik, eta amiantozko bakardade haietatik, beste gau luze haietako batzuetan uharteak eta askatasuna aipu duten bi istorio jaio ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amiantoa dagoen (3); amiantoz beteriko (3); dozenaka tona amianto (3); tona amianto (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus