Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ametsaldi batean galdurik zirudien Elizak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 25. orr.
Non dago, bai, gure nitasuna eta gure osotasuna, gure bizitzako loaldi eta ametsaldi orotan, zeinak baitira, bataz bertze, gure bizitzaren herena? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 648. orr.
Txitxikoven eskari bitxiak ametsaldia eten zion bat-batean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 64. orr.
Neska begiko nuen, arrunt, baina, hartaraino, beheraldi bortitzak gainditzeko ametsaldietan baizik ez zitzaidan kaxkoratu harekin harreman iraunkorrik izan nezakeenik ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.
Behin eta berriz ametsaldiak kitto, eta errealitate idorra gailen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 138. orr.
Haundiek ere beren ametsaldiak izanki, baina atzartze dorpeak ondikotz nasaiki. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 80. orr.
"Mainuetako" hondartzaren erdi-erdian, eskailera bikoitzaren gainean, Errazu alkatearen jauregi txapal ezin ederragoa kokatzen zitzaidala, ametsaldi dirdaitsuaren ardatzean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 34. orr.