Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amets eta amesgaiztoz urratua pasatu zuen gaua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.
Akordatzen ote diren zer amets egiten zituzten. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 16. orr.
Gau hartan bertan eta artean zu ezagutu gabe, lehen aldiz egin nuen zurekin amets. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 14. orr.
"Barkatu, amets bat izan dut", dio berak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 137. orr.
Batzuetan, memoria-hutsarte bat edo amets bat eragiten du estimulazio elektrikoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 221. orr.
Beharbada amets ondoko iratzar-unean izaten den buru nahaste horregatik, 'diakroniko' eta 'sinkroniko' hitzak oihukatuz zutik jarri naiz, Biltzar guztia harri eta zur utziz." Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 34. orr.
Bart amets bat izan dut. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 11. orr.
Amets batek eraginda egin ere. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 54. orr.
Nire pentsamenduen jauziek larrituta, esnatu egin nintzen, eta konturatu sentsazioaren jatorriaz, alegia amets bat izan zela dena, eta oso laburra gainera, zeren han jarraitzen baitzuen Jimmy Fontanaren ahotsak nire alboan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 14. orr.
-Amets batean beti - erantsi zuen sarjentuak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 29. orr.
-Eta beharbada izan duzu amets bat, erresuma bat, urrun-edo... egun batez nahi zenukeena... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 39. orr.
Nik neuk gustura egingo nion haginka potroetan jelipolla hari, baina amets hura gauzaezina zen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 14. orr.
Zuk eta nik dugun amets berbera bilakatua dute bide. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 38. orr.
Arruntkeria urrunetik etorritako amets horren parte da, eta horrekin batera gazte denboran gogamenean izaten nuen erritmo sinkopatua, jazz-zale amorratua bainintzen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 7. orr.
Egitura bat, zeinaren bidez amets guztiak, ideia eta itxaropen guztiak gauzatzen diren. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 95. orr.
Administrazio honetako atalen arduradun gehienek deus guti dakite beren azpikoez, haien biziez, haien bizioez, lanera ekartzen dituzten amets edo amesgaiztoez. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 51. orr.
Eta hau azpimarratzen dugu zeren eta helburu hori Arbelbideren amets eta hautu pertsonal bat baizik ez zela izan baitiote zenbaitek. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 68. orr.
Darling andreak ez zekien zer pentsatu: Wendyren ustez egoera hura hain zen naturala, ezin zitzaion esan amets hutsa zela. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.
Amets nahasi eta estugarri batetik esnatu berria nintzela irudi zuen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 28. orr.
Bezero batzuek diote hemen lo egitean amets ederrak izaten dituztela. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.
Begitartea bi ahurrez torratu nuen amets latzetik iratzartzen banintza bezala. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 28. orr.
Orduan, nola hustu gure gurasoen etxea inoizko amets oso zahar batean, gure inkontzientearen hondoko txokoren batean, gureganatzeko desioa azaldu genuen hori guztiaz jabetu nahi izanaren erru izugarria lazgarriro sentitu gabe? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 21. orr.
Biek gordetzen zuten arimaren barruan amets xalo eta heroiko bat, haur-ametsa eta ankerkeria. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 91. orr.
-Miložs, amets zoragarria izan diat. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 32. orr.
Eguraldia gero eta hotzagoa eta bustiagoa zen, gauak ilunagoak, baina ez zegoen lokatzarik, haizerik edo euririk Harryren amets zoragarria lausotuko zuenik: quidditcheko zilarrezko kopa handia irabaztea, azkenean! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 119. orr.
Ahaztezina da, halaber, Kafkaren Itxuraldaketa-ko lehenengo esaldia: "Goiz batean, amets nahasi baten ondotik itzartzean, Gergor Samsak, ohean zetzala, bere burua intsektu izugarri bat bihurtuta ikusi zuen", edo Melvilleren Moby Dick haren estreinakoa: "Call me Ishmael". Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 64. orr.
Ni amets bat izan nintzen zuretzat, nolabait, ez dakit gaztaro galdua berreskuratzeko sinboloa ala plazer haragikoien promesa lausoa, baina utopia moduko bat azken batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.
Ez zegoen Edinburgon eta hurbileko herrietan zaldunik, jauntxorik, kaparerik, langilerik edo nekazaririk, bihotzaren zokoan edo gaueko amets gozoetan neskatxa hura gordetzen ez zuenik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.
Gogoeta egiten zuen eternalki, bere amets antzuan, batere ezagutu ez zituen gauzez. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.
Eta Kurdistani buruz geneuzkan amets eroengatik. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 68. orr.
Behin, etxera itzuli eta ama lotan zegoen ohean, gora begira, eskua sabel handi haren gainean, irratia itzali gabe, baina loak hartuta eta, aurpegieraren soseguak ezagutzera ematen zuenez, gogoa amets samurren batean atseden hartzen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 20. orr.
Nik uste emazte batentzat amets ederrena hori zen, noizbait haur baten ukaitea, horra non enekin hain goxoki egona zen Elena horrek kalitua bezala uzten ninduen bere ateraldi ezin sinetsizkoekin! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 66. orr.
Non nintzen sobera ongi ez nekiela nindoan mendian; emeki, nik hala-hola ikusten nuen auzo-paisaiak amets giroa esaten diogun beste barne-paisaia hori sortu zuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 101. orr.
Amets aire arin batez onartzen zituen Piak harreman haiek, berari ez baino bere nobeletako neska haietakoren bati gertatuko balitzaio bezala: eta soseguz ibiltzen zen beti, mutu, on. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 197. orr.
Agian bitarte hartan printzeak horren gainean pentsatu, egun batez hemen azaldu, eta zapla eraukiko zizkidan, ezagutzen ninduten guztien aurrean ahal bazen, bere izena, bere titulua eta bere ondasun amets-egingarri guztiak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 28. orr.
Eta zein urrun azpikeria zantar haiek nire abentura-amets zirraragarrietatik? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 180. orr.
Herrialde pobrea da, herrialde iluna eta tristea, etsia, amerikar ametsik eta amerikar heroirik gabea. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.
The american dream, amerikar ametsa. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 60. orr.
Gure herriak AEBetako ekonomiarentzat baliagarria den immigrazio sistema behar du, baita amerikar ametsa islatuko duena ere. Berria - Mundua 2004-01-10
Amerikar ametsaren lekuko. Berria - Kirola 2004-10-20
Tom Waitsen mundua topikoz betea aurkeztu izan digute beti, amets amerikarraren alderdi ilunaren ordezkari ofiziala balitz bezala. Berria - Kultura 2004-10-03
Helburu horrekin amets amerikarraren bila joango da, baina gero ikusiko du ez dela hainbesterako». Berria - Kultura 2004-09-24
Amets amerikarra zuten hauek betetzeko. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 51. orr.
"Gaur egun, emakume askorentzat amets amerikarrak milioika milako distantziara dagoela dirudi, ezen ia denborarik ez baduzu lo egiteko, nork dauka denbora amesteko?», nabarmendu zuen Milwaukeen. Berria - Mundua 2004-10-24
Erdialdeko Amerikan bi amets daudela diote: amets amerikarra eta Europako ametsa. Berria - Euskal Herria 2006-04-07
Ez al zuen txikitan amets egiten ikerlari moduan ibiliko zela, era guztietako krimenak argitzen eta ordainarazten? Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 114. orr.
Askotan, nagusi asko dituela amets egin, eta gramofono baten baino gehiagoren aurrean laketzen da. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 163. orr.
Zuri eskatzen nizun barriro indar, zure eskua zen ostera Burgosko kartzelako hamahirugarren ziegaren horma berba batez zulatzen zuena, heriotzaren hurrengo maizterrak adorea har zezan amets egin ahal izateko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 94. orr.
Gau batean, amets egin genuen biok, bakoitzaren ametsa bere esanahi bereziarekin. Elizen arteko biblia Has 41,11
Bai zinez sasoin paregabea, amets egiterat ekartzen gaituena udako burrunba eta harrabotsetarik landa. Herria 2003-03-17
Israelek ez du onartuko dugula amets egin behar, okupazioa amaitu eta gure eskubideak bermatzen dituen arte. Berria - Mundua 2006-02-09
Eta bakoitza zein zaletasuni gogotsuago atxikita egon den eta iraganean zeintzuk gauzatan gehien geratu garen eta gogoak zeintzuei gehien begiratu dien, haiexek dira gehien amets egiten bide ditugunak: abokatuek auzigintza eta legegintza, jeneralek burruka eta gudugintza, itsaslariek haizeekin hasi gudua burutzea, geuk ere geure lanari ekitea eta natura etengabe aztertzea eta aurkitu duguna aberri hizkuntzan azaltzea. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 285. orr.
Akordatzen ote diren zer amets egiten zituzten. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 16. orr.
Amets egin nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 133. orr.
"Zer amets egin duk ba?". Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 164. orr.
Gilenek badaki zer bideetan ibili naizen, zer atxikimenduz amets egin dudan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 80. orr.
Egun-argiz amets egitea osasungarri izaten omen da. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 44. orr.
Txilikuk, ostera, gaur egungo gazte batek libururik irakurtzen ez badu ere ez zaiola ezer gertatzen adierazi du, esperimentatzeko edo amets egiteko badituelako beste modu batzuk, teknologia berriek ahalbidetzen dituztenak. Berria - Kultura 2004-01-24
Aurreko urteetako esperientziak ez die jokalari horiei amets egiteko aukerarik ematen. Berria - Kirola 2004-07-11
Hala ere, hurrengo segundoan (hain izan baitzitekeen mehea sare hori), ez dugu gogoratzen amets egin dugunik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 97. orr.
Ahotsaren eta lumaren maisu, ustelgabekeriaren txapeldun, behin eta berriro hitz horiekin ahoa berotu ondoren, denborarekin gero hainbatek eta hainbatek amets egin duen lanpostuaren bindikatzaile sutsua egin zen Jean-Baptiste. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 107. orr.
Amets egingo nuke lipar batez... Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 76. orr.
Eta borrero-lanarekin amets egiteari utzi zion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 48. orr.
Zeinek ez zuen txakolin freskoaren laguntzaz amets egiten? Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 129. orr.
Gizakiok badugu amets egiteko joera. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 10. orr.
Hau ez ditake orobat amets hutsezko beldurra, Irakiako arma heietara berrehun bat mila soldadorekin amerika joanarazi zuena! Herria 2005-02-27
Baina lanaren segurtamenik gabe, etxea, autoa, dena amets hutsa bihurtzen du legeak, ezina. Berria - Ekonomia 2006-02-08
Baina, lehenagokorat itzulirik, Joanes, kartari buruz asma eta azal daitezkeen hipotesiak amets hutsak dituk, frogarik ezean... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 64. orr.
Gülbaharren xarma beroa, bere emakume-urrin are beroagoa, amets hutsa iruditzen zitzaizkion. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 50. orr.
Amets hutsa da kanpotik barrurantz gizakia arakatzen ari dela ustea, arakatzen ari den arakatzailea gizakiaren barru-barrukoa delako beti, nahiz eta kanpoan jarri, nolabait, bere burua arakatzeko. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 33. orr.
Beharbada, amets hutsa zen oro; apika, ez. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 148. orr.
Ez da gehiago amets hutsa, Europako Erkidegoa badabil, Ikatzaren eta Altzairuaren Erkidegoa alhan da. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.
Penelopek ametsetan negar egiten zuen, amets hutsa izanik ere, arranoak antzara guztiak hil zizkiolako, eta txirikorda ederreko emakume akaiarrak inguruan bildu zitzaizkion. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 149. orr.
Posible zer den kontuan hartu gabe, amets hutsa da desiragarri den hori. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.
Eta urduri lo egiten hasi zen: amets-irudi berriak agertzen zitzaizkion, sabelduak, astunak, kolorez margotutako zuhaitz-enborren antzekoak, pentsamenduak baino are lasterragoak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 49. orr.
Gero, alde batera ulertzekoa ere bada nire inguruko andre hezur-haragizkoak ziztrinak eta ia ezdeusak iruditzea, neure amets-irudi haien aldean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 121. orr.
Amets-irudi denak ez ziren, ordea, hain eztiak, gogoeta gaiztoak uxatzeko ahalegin guztiak eginda ere, Norak sarriagotan imajinatzen baitzuen bakardadeko bizitza, Andreasekin batera baino: "Nire benetako egoera agertu izan banio!". Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 185. orr.
Bat-batean berebiziko argitasuna jaitsi zen zerutik eta denengana zabaldu zen, bakoitzari amets zituen argia eta osasuna emanez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 750. orr.
Haren bisaia bozkarioaren ispilu zen, martini-itsaso gozoak amets zituelako marka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.
Erramun zuen gogoan, segur aski, hori esatean: amets zuen herrixkara bizitzera joan berri zela heriotza ate joka joan zitzaion lagun zaharra. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 181. orr.
Amets nuen azken une haietan beti ukatu izan zidana egiteko aukera. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 30. orr.
Eta ilunpeetan, gelaren mugak infinituraino zabalduz, Liubaren begi liluratuen aurrean gizaki ñimiño batzuk agertu ziren, izugarri gazteak, amarik eta aitarik gabeak, etsai zuten mundu honen kontrako eta amets zuten munduaren aldeko borrokalari sutsuak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 166. orr.
Eta maita izan ditugun maitagogo denak eta bakoitza banan-banan; gure bizitzan amets izan genuen on, egia eta eder oro bene-benetan ezagutuz eta maitatuz biziko gara; eta asmaezin gainezka on, egia eta eder den Jaungoikoa bera ezagutuz eta maitatuz. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 115. orr.
Bai, hegoak dituzte, eta margolari batek ere berdindu ezin ditzakeen begiak eta ñabardurak, amets daitezkeen xarma eta forma guztiak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.
Ametsak, ordea, amets direlako dira politak, jainkoak atzemanezin direlako jainko diren bezalaxe. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 107. orr.
Ametsak errealitate bihurtzen direnean, ordea, amets izateari uzten diote, eta orain ametsa gaur partida irabazi eta kanporaketa gainditzea da. Berria - Kirola 2004-03-09
Zeren eta, oraino ere, amets izan zela iduritzen baitzait, noiz eta gertatuari beha paratzen bainaiz... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.
Horregatik onartzen zituen pasareletako lanak etsipenez, beste batzuentzat amets izan zitekeena, zoritxarra baitzen berarentzat. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 124. orr.
Analisien emaitzak benetan txarrak izan balira, zure amets txarrenean bezain txarrak? «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 142. orr.
Ez naiz ondo gogoratzen, baina ez zen amets txarra izango, adarra bero-bero esnatu naiz eta. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 26. orr.
Afaldu gogo handiagoaz egin nuen eta lo ere ongi, amets txarren batzuk egin arren. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 108. orr.
Lo bakarra eta amets txarrik gabea. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 81. orr.
Garrantzia gutxiagokoa, funtsezkoa ez dena, ahaztu egiten duk; bazterrera botatzen duk, amets txarrak bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 106. orr.
Alegia ez dela zegoen tokitik mugitu, eta amets txar baten antzeko zerbait jasan duela. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.
-Joana, amets txar bat baino txarragoa haiz! -esaten du Llumek, Joanaren atzetik, eta Joana atzera jiratu, Llum besarkatu eta musuz betetzen du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 107. orr.
Ametsa dirudi, amets txar horietako bat. Berria - Harian 2005-09-24
Zer, amets txarren bat duzu ala? Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 111. orr.
Izan badena izan badenik sinetsi ez, eta ametsak amets direla nola sinets? Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 193. orr.
Eta azken puntuaren ametsak amets izaten jarraituko zuela denboraldi luze batez. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 204. orr.
Berdeetako hiru diputatuek kontra bozkatu dute azkenean eta xedea «ametsetako lukainka» besterik ez dela adierazi dute. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Ametsetako lukainkak, bere ustez, toki egokia aurkiturik ere ez baitzuen dirurik haren erosteko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.
Etxearen eta hangarraren arteka hertsian, gizonak eta haurrak taldean eleka ikusten zituen, baina ez zuen hargatik ametsetako lukainkak zenbatzeko astirik galdu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.
Behin hola, bidean nintzela, uda mineko galerna ari zela kanpoan, beribilez etxerakoan, ametsetako lukainketan zintzilik, bi zamari, bata zuria eta bestea beltza, agertu zitzaizkidan faroen eremuan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 31. orr.
Ez dakit (hasi naiz berriro!) baina ametsetan egin ondoren esnatzen naizen bakoitzeko, aldatu egin naizela ohartzen naiz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 180. orr.
Baina ez: Wendyk ez zuen ametsetan egin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.
Ametsetan egin nuen; beti egiten da amets pixka bat egunean zehar gertatu denaz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 261. orr.
Banekien zein zen Basurtoko Joan Sanzen bekatu izugarria; ametsetan egiten ikusia nuena. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 296. orr.
Gero, dio, "bizitzaren zurrunbiloak beste hainbat lekutara eraman ninduen, eta bost umeren ardura duenak ez du ametsetan egiteko denbora gehiegirik hartzen". J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 138. orr.
Itsasertzeko errepidetik joan zen mugarantz, pozik, ametsetan egiten eta ikuspegiaz gozatzen, aspaldiko partez naturaren edertasunean arreta ipinita. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.
-Bart gauean ametsetan egin al duk? Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 94. orr.
Eta begiak itxi zituen, kordea galdu, ahulduraren azken mugan ametsetan egiteko. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 169. orr.
Ametsetan egiten dut; apur bat, ez oso serio. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 69. orr.
Ametsetan egina nuen. (eta ez Hannaz!). Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 52. orr.
Sukar-ametsetan, ate irekiez hitz egiten zuen, ateak irekitzeko eskatzen zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 205. orr.
-Sukar-ametsetan askotan aipatu duzulako. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.
-Sukar-amets gaiztoen mende hago, Mateo; eldarnioan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 186. orr.
Sukar-ametsetan ari zen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 90. orr.
Sukar-amets haietan Romako sotoan nengoen, ilunpetan, aurreko egunean bezalaxe. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 116. orr.
Urtetik urtera apalago sentitzen ditut Jon Etxaidek txakur-amets deitzen zituen kimera eta ilusio-modu gehiegizko guztiak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 269. orr.
Halako fantasiak, ordea, ez dira esnaldiko txakur-amets soil edo amets eroak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 172. orr.
Bigarrena, berriz, Lisboan hartuko zutelakoan ziren-eta, hara amets hura txakur-amets bihurturik. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 18. orr.
Munduko txakur-amets guztiak baino hobe dira lagun zintzo batzuk inguruan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 269. orr.
amets asko (5); amets bakarra (4); amets bat (177); amets bat baino (9); amets bat besterik (8); amets bat da (6); amets bat dela (7); amets bat egin (7); amets bat ere (6); amets bat izan (39); amets bat zela (6); amets batean (37); amets batean bezala (14); amets batek (15); amets baten (39); amets baten barruan (4); amets batetik (15); amets bati (4); amets bera (13); amets berbera (11); amets berri (4); amets eder (10); amets eder bat (4); amets ederra (9); amets edo (8); amets egin (149); amets egin dut (24); amets egin eta (6); amets egin nuen (15); amets egin ote (4); amets egin zuen (27); amets eginarazten (8); amets egindakoa (4); amets eginez (8); amets egingo (6); amets egitea (19); amets egiteko (41); amets egiteko aukera (4); amets egiten (143); amets egiten ari (5); amets egiten du (8); amets egiten duen (5); amets egiten duena (4); amets egiten nuen (14); amets egiten zuela (5); amets egiten zuen (23); amets egiten zuten (4); amets eragiten (6); amets eroak (6); amets eta (47); amets ez (4); amets gaizto (27); amets gaizto bat (10); amets gaiztoa (13); amets gaiztoak (11); amets gaiztoetatik (4); amets gaiztorik (4); amets gero (4); amets gero eta (4); amets goxo (7); amets gozo (6); amets gozoa (4); amets gozoak (4); amets guztiak (16); amets guztien (4); amets haiek (14); amets haietan (4); amets handia (6); amets handirik (6); amets hartan (16); amets hau (5); amets hizketan (5); amets hori (30); amets horiek (9); amets horrek (8); amets horretan (12); amets hura (27); amets hutsa (28); amets hutsa da (6); amets izan (6); amets luzearen (4); amets nahasi (4); amets txar (5); amets zuen (5); ametsak amets (14); aspaldiko amets (4); baina amets (17); baitzuen amets (4); bart amets (4); bat edo amets (4); batean amets (6); batekin amets (10); batekin amets egiten (4); baten amets (6); bere amets (27); bere amets eta (4); bertze amets (4); beste amets (20); beste amets bat (12); bi amets (5); biziarazten den amets (4); colina eta amets (8); da amets (17); dela amets (6); dela amets egiten (4); den amets (9); den amets bat (5); dena amets (9); du amets (23); duela amets (4); duen amets (6); dugu amets (11); dut amets (34); dut amets handirik (4); dute amets (16); duzu amets (11); edo amets (13); egin amets (4); egin dut amets (7); egin duzu amets (5); egin nuen amets (19); egin zuen amets (6); egiten du amets (7); egiten dut amets (9); egiten dute amets (9); egiten nuen amets (12); egiten zuen amets (15); egiten zuten amets (6); emakume nintzela amets (4); ene amets (8); ere amets (16); eta amets (143); eta amets arzallus (20); eta amets bat (4); eta amets egin (12); eta amets egiten (8); ez amets (4); ez da amets (4); ez dut amets (9); ez zen amets (5); ezin amets (4); ezinezko amets (5); gauean amets (6); gero amets (4); gure amets (11); hori amets (4); horren amets (4); hura amets (4); izan nuen amets (4); izan zuen amets (6); kolina eta amets (4); naiz amets (4); neure amets (4); nik amets (4); nintzela amets (5); nintzela amets egin (4); nire amets (17); nola amets (4); nuen amets (43); sukar amets (4); txakur amets (5); zela amets (15); zela amets egin (7); zen amets (18); zer amets (15); ziren amets (4); zituen amets (7); zuela amets (7); zuen amets (66); zure amets (4); zuten amets (12)
ametsak amets (14); ametsak baino (4); ametsak bete (4); ametsak beteko (3); ametsak bezala (3); ametsak dira (9); ametsak egia (6); ametsak egia bihurtzen (3); ametsak egin (5); ametsak egiten (4); ametsak ere (10); ametsak ere ez (4); ametsak errealitate (9); ametsak errealitate bihurtzeko (3); ametsak eta (37); ametsak eta ilusioak (7); ametsak eta itxaropenak (3); ametsak ez (11); ametsak iparralde (3); ametsak iparralde izoztuan (3); ametsak izaten (3); ametsak sortzen (3); ametsak zer (3); ametsak zuen (3); ametsarekin batera (3); ametsaren barruan (3); ametsaren esanahia (11); ametsaren eta (9); ametsari emana (5); askatasun ametsak (3); baina ametsak (3); bakoitzak bere ametsak (3); baten ametsak (5); bere ametsak (16); bere ametsaren (3); beren ametsak (4); dira ametsak (3); dituzte gure ametsak (3); durruty gure ametsakoak (3); edo ametsaren (3); eta ametsak (47); eta ametsak eta (3); eta ametsaren (4); etorkizuneko ametsak (3); ezinezko ametsak (3); gazteen ametsak (3); genituen ametsak (3); geure ametsak (3); gure ametsak (11); gure ametsakoak (4); haren ametsak (4); joseren ametsak (3); neandertalen ametsak (6); neanderthalen ametsak (6); nire ametsak (17); nire ametsaren (3); sukar ametsak (4); zakur ametsak (4); zituen ametsak (6); zuen ametsaren (3); zure ametsak (5)
agertu zitzaion ametsetan (9); ametsean bezala (4); ametsean ikusi (5); ametsei buruz (3); ametsek eta (3); ametsek ez (9); ametsek ez dute (5) eta ametsek (4); ametsen artetik (3); ametsen baratza (4); ametsen barruan (3); ametsen bidez (4); ametsen distantzia (3); ametsen distantzia neurtzera (3); ametsen esanahia (4); ametsen eta (8); ametsen giltza (3); ametsen interpretazioa (4); ametsen mundua (7); ametserako bidean (3); ametsetako andre (5); ametsetako bat (8); ametsetako bizitza (3); ametsetako irudiak (3); ametsetan agertu (5); ametsetan agertzen (5); ametsetan ari (48); ametsetan ari naiz (3); ametsetan ari naizela (3); ametsetan ari nintzela (3); ametsetan ari nintzen (5); ametsetan ari ote (4); ametsetan ari zara (4); ametsetan ari zela (3); ametsetan ari zen (7); ametsetan azaldu (3); ametsetan baino (3); ametsetan berriro (3); ametsetan bezala (27); ametsetan bizi (8); ametsetan edo (6); ametsetan egin (6); ametsetan egiten (4); ametsetan egon (6); ametsetan eman (3); ametsetan entzun (5); ametsetan ere (39); ametsetan ere ez (10); ametsetan eta (12); ametsetan eta esan (3); ametsetan ez (8); ametsetan hasi (7); ametsetan hasi nintzen (4); ametsetan hasten (5); ametsetan hitz (4); ametsetan ibili (4); ametsetan ikusi (9); ametsetan ikusi zuen (3); ametsetan ikusitako (3); ametsetan ikusten (6); ametsetan jarraitu (4); ametsetan murgildu (3); ametsetan nengoela (4); ametsetan ozen (3); ametsetan sinesten (4); ametsetan zegoela (3); ametsetan zegoen (6); ametsetarik ari (7); ametsetik esnatu (3); ametsetik esnatzen (3); ametsez betetzen (3); ametsez egina (3); ametsez eta (4); baina ametsetan (6); batean ametsetan (4); bere ametsean (4); bere ametsekin (3); bere ametsen (14); bere ametsen eta (3); bere ametsetako (14); bere ametsetan (7); bere ametsetatik (4); bere ametsezko (3); beren ametsen (5); bustoren ametsetan (3); da ametsetan (5); deitu zidan ametsetan (3); dut ametsetan (4); edo ametsetan (7); ene ametsetako (5); erdi ametsetan (12); eta ametsean (9); eta ametsen (18); eta ametsetako (4); eta ametsetan (46); eta ametsetan ari (3); eta ametsetan ere (4); eta ametsetan hasi (3); eta ametsetan hasten (5); eta ametsezko (3); eta bere ametsetako (3); europarra ametsez (3); ez ametsetan (4); ezta ametsetan (4); ezta ametsetan ere (4); gizona ametsez (3); gizona ametsez egina (3); gure ametsen (5); gure ametsetako (5); gure ametsetan (4); haren ametsetako (4); ikusi zuen ametsetan (9); naiz ametsetan (3); neure ametsean (6); neure ametsetako (3); neure ametsetan (3); nire ametsean (8); nire ametsen (7); nire ametsen distantzia (3); nire ametsetako (10); nire ametsetan (6); nuen ametsetan (3); sukar ametsetan (4); zen ametsetan (5); zidan ametsetan (3); zituen ametsetan (4); zitzaion ametsetan (10); zuen ametsetan (19); zure ametsetako (4)
ametsik ederrenak (4); ametsik egin (7); ametsik egiten (6); ametsik ere (5); ametsik eta (5); ametsik ez (14); ametsik gabe (10); ametsik gabe lo (3); ametsik gabeko (9); ametsik gabeko lo (3); ametsik gozoena (5); ametsik handiena (7); ametsik izan (3); baina ametsik (3); batere ametsik (3); bere ametsik (5); beste ametsik (13); beste ametsik ez (5); bizitzako ametsik (3); egin ametsik (4); eta ametsik (5); ez egin ametsik (4); nire ametsik (8); nuen ametsik (3)