Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ametrailatu, ametraila(tu), ametrailatzen du ad ametrailadoraz tiro egin.
Abokatuak aurrera jarraitu nahi zuen salaketarekin, guardia haiek denak barrura sartu arte, baina Francisco berak esan zion ezetz, uzteko, nahiko broma izan zuela, aurrera jarraituz gero egunen batean etxea ametrailatuko ziotela, edo bazterren batean hilda utzi, edo karroan droga sartu eta gero salatu, edozer gauza. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 104. orr.