Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Banekielako etxe zaharraren azpiko hartzuloan sei bidoi gasolina, laurogeita hamabost metraileta, berrehun eta hirurogeita hamabost eskubonba, bi munizio kaxa, zazpi ametrailadora eta hiru kintal dinamita zeudela ezkutaturik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 86. orr.
Bederatziak jo eta gero elkartu eta zuhur ibili ziren mahastietan eta anplifikadore bat egon balitz haien bihotz-taupadek tarrataka ari den ametrailadora bat ekarriko zuten gogora. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 317. orr.
Orduantxe ikusi zen noizbait Pepponerena izandako ametrailadora ospetsua zeukala eskuineko besapean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 96. orr.
Behin abioi bat hasi zen ametrailadorarekin, eta gu, umeak, haritz baten ondora joan eta haretxen kontra egon ginen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 33. orr.
Bonbardeotik ihesi mendira joan, han abioietako ametrailadoreetatik eskapoan arbolen bueltan arineketan ibili, eta hiria sutan zela kalera jaitsi zinetenean deitu zian hiri emakume batek bere gelako mesanotxea jaisteko laguntza eske, han paper eta balio handiko gauzak zeuzkala-eta. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.