Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ameto 1 iz onarpena.

Isilik gelditzen zaizkit gehienetan entzuleok istorioren bat edo oroitzapenen bat kontatzen amaitzen dudanean, menturaz gazte hauek ere lagun hilak jasoko dituzte gogoan, edo gure herriaren ameto guztiak madarikatzen jardunen dute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 146. orr.

2 ameto egin onartu.

20 talde horiek ere Tourrak dioenari ameto egingo diote agian.  Berria - Kirola   2004-11-12

3 ameto eman onartu.

Zergatik ez honi ameto eman, honi askietsi, oniritzi eta amore eman?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 141. orr.

Izpi berdea -aditu nion orduan Carmeni, eta orduan bai, ameto eman nion uhartera joateko proposamenari.     «Kuskue tanden», 2004 - 228. orr.

Apirila on ikusi nahi duenak, ehun urtez behar duela bizi dioenari ameto eman behar ote diogu, bada?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 174. orr.

Beraz, iritsi zen ameto emateko eguna.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 23. orr.

Edateko, txakolina hitzartu zuten aho batez, Luigiren gomendioari ameto emanda.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 139. orr.

Ameto emana nuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 100. orr.

Euriak aurkezpen ekitaldiari ameto eman zion, baina zaleak ez zeuden Astiazaranen hitzak txalotzeko prest.  Berria - Kirola   2004-08-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ameto eman (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus