Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ametitu, ameti(tu), ametitzen 1 du ad onartu.

Eta, eta, nola ameti dezakezu halako umilaziorik?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 111. orr.

-Halaxe da -ametitu zuen berak-.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.

'Hori egia da, izan ere!' ametituko du Lapur Handiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 364. orr.

'Bai, arrazoia duzu,' ametitu du Imanolek eztabaidarik gabe, arrebaren errietari irribarre apalez erantzunik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 58. orr.

Bai, ametitzen zuen dembora pasatu-presente-futuroen kontu hark posibilitate asko zituela, jolas literario politak egin zitezkeela, halako prospekzio fikziozkoak.     «Kuskue tanden», 2004 - 62. orr.

Inspektoreak nekatu arte jo zuen, bere printzipio segur aski katolikoek ametitzen zioten punturaino edo gehiago, baina ezin izan zuen makurrarazi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 38. orr.

Ezin diagu ametitu bandak pasodoble bat jotzea, edo erregearen martxa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 105. orr.

Tenplukoek, harrigarria bada ere, ametitu zuten handik eramatea: ordurako, beharbada, berak ere pentsatzen hasiak ziren Greg gehiegi igoa zela gora bidean, eta kezkatzen hasiak ziren, nonbait, haren egoeraz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Minbizia ametitzen ikasi dut, ez dakit tolerantzia den edo errendizioa den.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 139. orr.

Txantxarik ez zutela ametitzen erakusteko, indar-erakustaldi bat egin zuten, han nork agintzen zuen ahantz ez genezan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 19. orr.

Ubarroiek derrigorrez ametitu behar dute ematen zaien enplegu hori.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 249. orr.

Horixe esan bide du bala urdinduak, hilda zaude, heriotzaren erretorikak ez du esaldi luzerik ametitzen, apenas segundo batzuk ematen dizkizun argiari begiratzeko edo beldurrari deitzeko.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 131. orr.

"Nekez ametitu daitekeen mehatxua da", adierazi zuen SDB sindikatuko lehenkariorde Ursula Engelan Keferrek.  Berria - Ekonomia   2004-07-16

Ondorioz, testu "ezinezkoak" idazten dira, hizkuntza batek sekula ametituko ez lituzkeenak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 174. orr.

Soldadu gizonezkoak bakarrik ametitzen dituen alardea, Emakunderen esanetan, "baztertzailea" da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

· Ezin zen ametitu -beraien mania transzendentalistengatik, edo beraien pedantekeriagatik- sortze prozesuari buruz esaten zuten hainbat faltsukeria.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hiltzea kontu juridiko edo morala duk guretzat, edo medikuntzakoa, egintza ametitu edo debekatua, bai alde juridikotik bai moraletik sistema jakin baten barruko egintza mugatu bat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ametitu nahi (3); ametitzen ditu (3); ametitzen ez (3); ametitzen zuen (3); bakarrik ametitzen (3); zen ametitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus