Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan nuen eskubaloiko profesionala izatea amesten nuen garai bat ere. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 106. orr.
Aurkitu du hainbat urtetan amesten zuen harri filosofikoa, edozein zirtzil urre bihurtzeko formula. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 207. orr.
Mundu hobe bat amestu, eta ametsa gauzatzen ahalegindu, ahalegintzen eta ahaleginduko diren guztientzat. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 5. orr.
Agian Chung-tu Simla-rekin pareka genezake, zeren eta, Kublaik bere estepa amesten bazuen, britainiar erregeordeek klima gozoa amesten baitzuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.
Haur-haurretik amesten zuen jostun izatea. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 33. orr.
Nik amesten nuen mundu miragarriaren atarian ote nengoen, bada? Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 140. orr.
Berrogeita hamar urte behar izan zituen Euskaltzaindiak betitik amesten zuen helburu hartara iristeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 84. orr.
Cienfuegosek amesten duen uharte librearen sinboloa izango da. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 186. orr.
Bainan amesten ahal dea zinez holako zerbait, bozak laster egin edo berantxago egin? Herria 2001-01-18
Maine-ko herrixka txiro batean, aurreneko aldiz, fortuna menturatsu bat amestu zuen, itsas oholen lanketaren irudiz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 133. orr.
Baserri hartan amestu zituen lehenengo abenturak eta urratu zituen lehenengo galtzak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.
Huraxe bai berak amestu zuen aberastasuna, betidanik desiratu izan zuen handitasuna. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 185. orr.
Kanpoko itxurak dezepzionatu egin ninduen, hesiak eta sarrerak ez zuten nik hainbestetan amestu nuen bikaintasunik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 128. orr.
Behin baino gehiagotan amestu zuen, azpilekin eta oreekin batera, Jada labe barnera jaurtitzea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 169. orr.
-Rosa hilda dagoela amestu dut. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 92. orr.
Behialako garai batean nire erosteko ahalmena zuhurki administratzen zekien erosle irizpideduna nintzela amestu banuen ere, orain dena zen diferente. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 83. orr.
Adinetara helduak garenok erranen dugu halere, XX. mendean Euskal Herria ez dela lo egon eta sekula amestuko ez genituen lanabesak eskuratu ditugula gure hizkuntzaren, kulturaren eta herriaren lantzeko. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 34. orr.
Pentsamendu horrekin berriro ere lokartu naiz, eta Luisen antzera ihes egitea amestu dut. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 169. orr.
Hasi eta beste korrespontsalek amestu ere izan ez duten idazkari-taxuko morroi horrekin, Sidney Franklinekin. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 54. orr.
Nik nahiago dut amestu ispiluen azal dirdaitsuok infinitua irudikatu eta agintzen dutela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 57. orr.
Ezin da amestu berea baino bizitza hoberik, baina halakoa izan al zuen? Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 109. orr.
Gazteena izan zen gehien arriskatu zuena, eta ausardia horren saria pilotari batek ames dezakeen saririk handiena izan zen. Berria - Kirola 2004-06-15
-Denoi ez zaizkiguk gauzak amestu bezala gertatzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.
Amestu bezain leuna zen haren paparra. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 33. orr.
Desenkusatzen saiatzen zenean kontzientzia txarrak gogoratzen zion harekin lortu zuen amestu ezineko irabazi eskerga. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 60. orr.
Askotan zeneukan amestua goierritarrarekiko eskapada erotiko bat. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 149. orr.
Parametro horien artean dago noski norbaiten seme edo alaba izatea, norbaiten biloba, non edo non izatea sustrai edo jatorri bat, dela egiazkoa dela amestua. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 138. orr.
Zenbat aldiz amestu eta asmatu dut egun batez oinez eginen nuela Santiagoko bidea? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 15. orr.
Hark aldiz, hainbeste urtez amestu amaren deskubritzeko eginahalak egiten zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 136. orr.
Mutikoa mirestua zegoen, holakorik ez baitzuen sekulan amestu, bere amets eroenetan ere. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 23. orr.
Zenbat aldiz ez ote duen amestu itsas zabal hura zeharkatu eta mendean hartzea. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.
Nik imajinatu baino lodixeagoak ziren, nik amestu baino motzagoak. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 82. orr.
Hegan doala amestuko du orain ere. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 78. orr.
Berak espero bezalaxe lan egiten zuen tinkatzeko makinak, eta haurtzarotik amestutako bake eta atsegin sentsazioa ematen zion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 256. orr.
Era arrunt baina sendoan esateko, amestutako eraikuntza intelektual bikaina gorantz zihoan aparraren arintasunaz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 84. orr.
Amestutakoa baino ere hobea zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 209. orr.
Euskadi erreala askok amestutakoa baino hobea dela esango nuke; hizkuntza berreskuratzeko egin den bidea, imajinaezina hasiera hartan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 95. orr.
Gauza gehiago zagok zeru-lurretan, Horazio, giza filosofiak amesturikoak baino. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 67. orr.
Gogotan erabili eta amesturiko matxinada garaile irten bezperan galdu zuen bizia Kilpatrick-ek. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.
-Zer ari haiz amesten? Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.
Ez genuen amesten errepideak, ubideak, zubiak edo antzekoak eraikitzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.
Zeren eta amesten hasi bainintzen, aita Tomméren laudorioen ondotik, ezen Urbiaingo doktorea edo Urbiaingo jakintsua izan nintekeela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 388. orr.
Mintzatzen garela amesten dugunean, uste izaten dugu. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 249. orr.
Horregatik, arrazoiak "ez baitio utziko labirintoaren plano bat amesteari". Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 21. orr.
Izpirituaren erabaki librez mintzatzen garela Alkuino, Karlomagnoren babesaz lagunduta, Frankoniako lurraldean Atenasen arimari dei egiteko gai izango zela amestera ausartu zen. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 249. orr.
Azkenean etorri zen bezero amestua, gugandik kontsulta bat nahi zuena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.
Ibaiaren ertz batean, politikan sentimenduen bidetik sartutako jendea, jo eta ke zebilena herri amestua eta idealizatua benetako herri bihurtu nahian. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 92. orr.
Afera agudo moldatuko zela sinetsirik batzuk, arrunt etsiturik gehienak, ehuna dolar amestuak noiz bilduko esperoan guzti-guztiak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 260. orr.
Man-ekiko harremana, iragana salba eta orain ibiltaria baltsa-araz zezakeen geroaldi amestuan mintzo zutitzen zen, denboraren harilka mantsoan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 147. orr.
Dena zen, hala esaterik badut, zehar-amestua; unerik ilunenetan burura zetorkidan destainaz hartuko ninduzula, eskasegi, itsusiegi, setatsuegia izateagatik ez ninduzula onartuko. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 32. orr.
Inork ez zidan hango berri galdegin, eta han egotea sarraskian parte hartu gabe ezin amestuzkoa zen, itxuraz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 278. orr.
amesten ari (3); amesten du (7); amesten dudan (3); amesten duela (5); amesten duen (15); amesten duena (3); amesten dugu (11); amesten dugun (7); amesten dugun herria (3); amesten dut (7); amesten dute (7); amesten duten (5); amesten dutenak (3); amesten duzu (3); amesten duzun (5); amesten duzun filma (4); amesten ere (4); amesten eta (5); amesten ez (8); amesten ez zuelarik (4); amesten hasi (8); amesten hasi zen (3); amesten nituen (5); amesten nuen (17); amesten zituen (5); amesten zuen (37); amesten zuena (6); amesten zuten (9); amestu baino (3); amestu bezain (6); amestu bezala (6); amestu dut (6); amestu ere (16); amestu ere egin (5); amestu ere ez (3); amestu ere ezin (3); amestu eta (5); amestu gabeko (3); amestu izan (8); amestu izan nuen (3); amestu nuen (11); amestu zituen (5); amestu zuen (15); amestu zuten (3); amestuko ez (4); baino gehiagotan amestu (3); bat amesten (7); bat amestu (5); berak amesten (4); berak amestu (5); beti amestu (3); edo amestu (3); egitearekin amesten (3); egitearekin amesten duzun (3); ere amesten (4); ere amestuko (3); eta amesten (11); eta amestu (6); ezta amestu (3); gehiagotan amestu (3); hiri amestuak (5); horrekin amesten (3); izatea amesten (5); nehork amesten (3); nehork amesten ez (3); nik amestu (3); sekula amestu (4); sekula amestuko (3); zela amesten (4); zenbatetan amestu (3); zuela amesten (3); zuk amesten (3)