Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amesti 1 izond/iz ameslaria, amesgilea.

Gizaki amesti baten jarrera elegiakoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.

Denok dakigu gainera zein den Don Quijoteren ezaugarri nagusia: amesti interesik gabearena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 125. orr.

Nicolas Poussin (1594-1665), pintore frantsesa, paisaia lirismo amestiz interpretatu zuena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.

Amestiak gauaren larba ezezagun eta posibleak ikusi uste ditu bidearen ertzean paraturik lerro mehatxagarri eta elbarritan, pasatzerakoan makurtzen zaizkiola.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

2 (adizlagun gisa)

Iragaten diren nekazariak amesti doaz; ez dago herririk; harrizko etxeak han-hemenka hiruzpalau leihotxorekin, eta hauek ere sobera handiak nonbait, erdia estali baitiete.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 187. orr.

Leihotik begira ere horrela egon daitezke luzaz, begirada urrunean galduta, amesti.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus