Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ameslari 1 iz amets egiten duena; ametsetan bezala egoten dena.

Gure herrietako laborarientzat hitz honek, ene ustez, ameslari eta ez pentsalari baten ariketa erakusten zuen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 158. orr.

Zorionez, badaude ameslari batzuk, oraindik poesiaren eta literaturaren funtzio etikoan itsu sinisten dutenak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.

Eta nik sinetsi egin nion, neure osaba ameslariarekin ameslari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 204. orr.

2 (izenondoekin)

Izan ere, American Dreamer -Ameslari amerikarra- da haren biografiaren titulua.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 140. orr.

Azkenean, nihaur ere, Loretxu, ez naiza Heinrich horren iduriko ameslari ahul bat?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 161. orr.

Zelulakideen idurikoz gu burgeskume alienatu batzuk izanik, eta haiek, berriz, ameslari irrigarri andana gure irizpidean, ezustean harrapatu ninduen Kristinaren deiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

Ametsetan berriro, Jimmy, nire ameslari txiki hori?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.

Lehenik, entzunik gaude Chahok asmatu zuela Aitor, euskaldunen arbaso mitikoa, eta ameslari zoro hura izan zela euskal nazionalismoak egin edo eginen dituen izigarrikeria guztien aita.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 113. orr.

Ameslari txoro bat duk mutil hori -esan zion ezerazari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 182. orr.

Eta ameslari hutsa zen, adinak, ohi ez bezala, are ameslariago egin zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 518. orr.

Baina etsita zegoen ameslari urardotua baizik ez zela; nahi eta ezinaren irudi bakartia.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 18. orr.

3 (izenondo gisa)

Gaurko On Kixote ameslari eta utopikoaren adibide gisa, horra hor protagonistak dioskuna emanaldiaren une batean bere filosofia laburbiltzeko: [...].  Berria - Kultura   2004-03-04

Orain ohartzen naiz etxeak eta lorategiak mantentzen gintuztela, hau da, gure aita ameslari gizajoak utzitako apurrak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.

Oroitzapen inozoa da inondik ere, haur ameslari baten irudikapen txoroa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 145. orr.

Hobeto pentsatzen jarrita, iruditzen zait nerabe ameslari hori ez ote dagoen oraindik nigan, bere idealismo eta injenuotasun guztiarekin, helburua aldatuta baina. Erromes ameslari batek, beroa oraino tzar dagoela, garagardo fresko bati ekinen dio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 53. orr.

Plazaz bestaldeko hondakinei zerizkien hauts zirimolei begirada ameslari batez erreparatzen zien.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 123. orr.

Begitartea irribarre ameslari batez dirdaitu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.

Bazuen, bere birjina itxura ameslari haren azpian, halako egoskorkeria mutu bat, bere buruaren jabe izateko gogo bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 170. orr.

Keinu ameslari batez, eskua luzatu eta armaren heldulekuaren azal lakarra laztandu nuen, lilura bitxi batek hartuta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.

Karlos Zabalak euskaraturiko eleberri eskandaluzko hau gozatzeko parada ezinago egokiak izango dira udako arratsalde edo gau ameslari bezain eldarnio amaiezinekoak.  Berria - Kultura   2004-07-10

Orduko hartan ondo ikusten nuela, hortaz ezin nuen eta ez nuen dudarik egin; zeren ematen baitzuen oihala jo zuen lehen izpiak desagerrarazi zidala zentzumen guztietara zabaldua nuen lozorro ameslari hura, eta berehalakoan esnatu ninduela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 82. orr.

4 (adizlagun gisa)

-Hala duk, Milo?s -esan zuen, ameslari, geltokiko buruak-.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 30. orr.

Labur esanik, antzokitik etxerantz ameslari doan hogei urteko edozein mutilgazte bat-batean gorriarazten duten hitz horietakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 195. orr.

Santxok (oraingo honetan ameslari), kondesa egin nahi du bere alaba, itsu-itsuan sinesten baitu bera uharte bateko gobernari izatera iritsiko dela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 115. orr.

Denek izan zuten herri ezkutu baten berri, eta denak hunkitu ziren berriemailea ameslari eta triste azaldu zitzaienean, nire kidearen moduan: triste elkarrizketaren hasieran, gerra galduaz zein herri zapalduaz ari zela; ameslari ondorenean, ideala aipatzean, Euzkadiren askatasuna.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 86. orr.

-Bai -erran zuen amak, ameslari-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 339. orr.

Egia esan -esan du ameslari-, neure buruari galdetzen diot ez ote zaren zu gehien gorrotatu dudana.  Berria - Kultura   2006-01-13

Gaur, lotsarik gabe berresten ditugu atzoko konpromisoak; gazteak gara, harro gaude eta garaipena lortu arte berdin jarraituko dugu: alai, ameslari eta borrokalari.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Begi haiek ameslari itxura ematen zioten, iheslari itxura, eta une hartan emanago zen musika doinuetara, adiskidearen hitzetara baino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.

Txairotasun handia erakusten zuen mugimendu guztietan, eta atsegin zituen poemak, eta bazekien burua nola jarri ameslari-itxura emateko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.

Kattina ene ameslari plantaz ohartu zen eta belarrira murmuratu zidan: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ameslari bat (4); ameslari batez (4); ameslari eta (7); ameslaria zen (4); eta ameslari (7); eta ameslaria (6); ia ameslari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus