Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ameskizun iz nahiz lortzen oso zaila den, biziki desiratzen den nahia edo xedea.
Bere ameskizun eta asmakizunak oro lurrunduz eta airean ezabatuz zihoazen, tximeleten lorratzen antzera. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 37. orr.
Aurreko kapituluan argi ikusi da zer zeukan Txitxikovek bere nahi eta gurarien jomuga nagusi, eta, espero izatekoa zenez, buru eta bihotz lotu zitzaion berehala bere ameskizunari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.
Orduan, gogoratu nintzen Borgesen ametsaz eta platera lurrera bota eta aurka egin nien zaintzaileei, ozenki, hura ametsa zela, haiek ez zirela nire buruaren ameskizunak baizik, eta esnatutakoan barre egingo genuela majo andreak eta biok haien lepotik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 73. orr.