Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ameskeria 1 iz egiazkotzat hartzen den irudipen alegiazkoa, gaitzesgarritzat markatua.

Hizkuntzalaritzaren arloa da, hain zuzen, ustekeriak, ameskeriak eta iduripenak gehien zabaldu diren arloa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Ameskeria besterik ez zen, segur aski, baina hari eutsi zion gogor.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 434. orr.

Washingtonen proposamena "ameskeria" dela esan zuen: "Tentelak dira uste badute Libiarekin erabilitako jokabidea onartuko dugula".  Berria - Mundua   2004-07-25

Atseginkeriez betea den ameskeria hori amaitzen denean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 23. orr.

Ez hanka ez bururik ez zuten ameskeria haiek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 144. orr.

Trantzea nahiz ameskeria hurbil dituen gogo-egoera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.

Gramatika orokorraren esparru arkeologikoak Fabre d'Oliveten ameskeriak biltzen ditu (sekula jaso ez dutenak estatus zientifikoa eta gehiago sartzen direnak pentsaera mistikoaren erregistroan).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 208. orr.

Funtsik gabeko ameskeriak ziren, Floraren ama ez baitzen edozeinekin -are gutxiago Udalak bere hezurdura oparitzen dizun norbaitekin- hitz egitekoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 337. orr.

HILEZKORTASUNAREN AMESKERIA.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 444. orr.

Ezagutza hau ez litzateke ezer izango, ameskeria batez jardutea besterik ez, baldin eta espazioa kanpoko esperientziaren ekaia osatzen duten agerpenen baldintzatzat hartuko ez balitz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 97. orr.

Eldarniotsuegia den irudimena beti zorionaren bila ibiliko da, inon aurkitu gabe, eta azkenean ameskeriek hartuko dute errealitatearen lekua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 23. orr.

Bakardadeak biziagotu egiten zuen bere ameskerien sua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.

Euskal herriaren jatorriari buruzko ameskerien kritika.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 93. orr.

Gurutzea irudikatzen zuen tunika bat prestatu zuen beretzat, haren bidez deabruaren ameskeria guztiak uxatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 196. orr.

Ezereza ez zen gau luzetik bat-batean maitagarrien lurraldean esnatu nintzelarik, irudimenezko jauregi batean, monasterioetako pentsamendu eta erudizioaren eremu zabalean, ez da harritzekoa txundituta eta gogo biziz begiratzea neure ingurura, haurtzaroa liburuetan alferrik galdu eta gaztetasuna ameskerietan xahutu izana.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 20. orr.

Sukarrak sortzen zizkion ameskerietan burua galduta.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 247. orr.

Del Valle gizon praktikoa zen, eta, erlijioaren ameskerietan sinesten ez zuen era berean, nazionalismoen dogmek hotz uzten zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.

Bisionarioaren ameskeriekin batera begi zorrotza ere beti izan du Oteizak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

Baina, ahots bat, egiazko ahots bat, eta ez ameskerietakoa, ari zitzaidan agurtzen nekazarien hitz egiteko moduaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 382. orr.

Baionetekin aritzea bera, ameskeriazko jolasa zen artean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

Behin etxean, apaintze-mahaiko tiraderan sartu zituen bi flaskotxoak eta haiei begira egon zen samurtasun ameskeriazkoan murgilduta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Asmo xarmangarri horiek zergatik behar dute izan nire irudimenaren ameskeria hutsa, eta errealitateak zergatik ez dit eskaintzen aitzitik dolorezko gabezia lausorik baizik?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 383. orr.

Gizon handi haren ideiak ez ziren beti ameskeria hutsak izaten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 248. orr.

Hutsegite larritzat jotzen zuen, otoitz-denboran barrutik ameskeria hutsaletan sakabanatuta ibiltzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 805. orr.

Madame L'Espanaye eta haren alabaren heriotzen tragedia argitu ondoren, Dupin jaunak berehala galdu zuen gertaera hari buruzko interesa, eta segituan itzuli zen bere ameskeria tristeen usadio zaharretara.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.

Florentek, zerumuga haren eitea aldatu ahala, ameskeria xamurretan edo ankerretan abandonatzen zuen bere burua; elurrak lasaitzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Bizirik dagoela iruditzen zaidan bihotzeko min hau ez balitz, ameskeria lausoetan murgilduko nintzateke, tirano zahartu bat bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 83. orr.

Haren nerbioetako ondoeza Cayenneko ameskeria luzeen esnaera besterik ez zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 195. orr.

Kimera eta ameskeria liberalaren garaia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Denverrek galdetuz gero, Sethek erantzun laburrak ematen zizkion, edo erdizkako ameskeria lausoak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 91. orr.

Globalizazioak, trukearen eragozpen oro ezabaturik, eskaintzaren eta eskariaren lege bakarren mende, mundu mailako merkatu bateratu baten ameskeria liberala hobeto piztu nahi du, hots, Sismondik esan bezala, "unibertso osoko merkatu" baten mamua berpiztu nahi du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 58. orr.

"Euskal Herriaren eta Espainiaren interesak defendatuko ditut Europan", esan zuen, "bereziki nazionalista batzuen ameskeria independentisten aurka".  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Ameskeria polizialek eta antzeko beste asmakizunek ezin izango dute, jada, herri honek duen askatasun eta bakerako bidea desbideratu.  Berria - Harian   2005-01-16

3 (hitz elkartuetan)

Egia hauek kristau ameskerietan oinarritzen badituzue, lehen hain zentzun gutxiz egiten zenuten bezala, zuen ikasleek, eraikuntzaren oinarri ahulez ohartu bezain laster, bota egingo dute etxea, eta gaiztotu egingo dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 221. orr.

Horretaz gain, sexu ameskeriak kopla barik deskribatzen ditu.  Berria - Kultura   2006-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ameskeria da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus