Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
amesgarri izond amets egitea eragiten duena, ametsezkoa.
Herri amesgarri urrunetan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.
Emeki emeki, azpiz edo gordeka, joan dira Juduak lur amesgarri hartara eta han, lanean ariz, lortu dute azkenean ONU-k sort dezan aberri berria haientzat Israel-go erresuma. Herria 2003-11-20
Lurralde miresgarririk, amesgarririk ikusi nahi baduzu, ordea, zoaz Indiara. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 7. orr.
Hamaika urteko mutiko batentzat, osogai amesgarri guztiak ekarzan gaba. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 83. orr.