Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amerindiar izlag/izond/iz Amerikako indiarra.

Amerindiar hizkuntza gehienek euskararen eite handia daukate, hara zergatik interes handiarekin hartu duten Xabier Kintanaren ekarpena.  Herria   2005-03-24

Hameka amerindiar naziotako ordezkariak ziren bilduak: andoa, kofan (650 hiztun), txatxi (10.000 hiztun), epera (30.000 hiztun), kitxua (3.050.000 hiztun), sapara (50 hiztun), xuar (80.000 hiztun), xiwiar (1000 hiztun), tagaeri (500 hiztun), tsatxila (2000 hiztun) eta waoraniak (2000 hiztun).  Herria   2005-03-24

Xabier Kintana euskaltzaina Ekuadorren gaindi ibili da, hango amerindiar hizkuntzetaz egin den mintegian parte hartzeko.  Herria   2005-03-24

Hameka amerindiar naziotako ordezkariak ziren bilduak.  Herria   2005-03-24

Museoa eta jaialdia urtetan antolatu dituzte eta amerindiar biren asmakizuna da.  Berria - Mundua   2004-10-23

Buda eta amerindiarra izango dira Adan eta Eva zaharrak.  Berria - Kultura   2004-11-25

Eztabaida horri bukaera ez zioten Aita Santuaren dekretu baten bidez eman, lege naturalaren bidez baizik: amerindiarrak gizakiak ziren, beren tradizioak, ohiturak eta ongiari eta gaizkiari buruzko ideiak beste herrienak bezalakoak zirelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 300. orr.

Amerindiarrak, ahaztutako bizilagunak.  Berria - Mundua   2004-10-23

Izan, badira ere amerindiarrak islamisten artean.  Berria - Mundua   2004-10-21

Delawareak tribu amerindiarra dira, Hudson eta Baltimore arteko Atlantikoko kostaldean bizi zirenak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 85. orr.

Huron tribukoak ere amerindiarrak dira, eta Laku Handien inguruko lurrak okupatzen zituzten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 85. orr.

Zurien hizkuntzan "amerindiarrak", "indianoak" edo "autoktonoak" garen hauek -eta ez du hain aspaldi, "salbaiak"- gara zinez hemengoak garenak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 122. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus