Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amerikar kontsulatuak zerrenda hori aztertu eta itsaso-konpainiari itsasontziak zein marinelekin ezin nabigatu duen ohartarazten du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 274. orr.
Henry Ford amerikar automobil-egilea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 306. orr.
Ulysses Grant amerikar lehendakariak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.
Krisi honetan Mendebaldeko herriak, eta agian amerikar herria batez ere, ohartzen ziren erantzukizun-zamaz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 335. orr.
Amerikar Batasunaren estatu sateliteek, ikuspegi gehienetatik, ekintza-askatasun inbidiagarria zuten arren, Sobietar Batasunaren sateliteei erabat ukatzen zitzaiena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.
Guk amerikar hiritarren handitasuna baino ez dugu onartzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 308. orr.
Amerikar juduen aldean, amerikar arabiarrak ia ez zeuden kontuan hartzerik kopuruz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 207. orr.
Zenbait urte geroxeago, pilotarien balentriak miresten zituen Hemingway amerikar idazleak askotan hara joateko ohitura hartu omen zuen. agureen begirunezko diosalen eta amerikar ofizialen mirespenezko begiraden artean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 115. orr.
Uste zen etorkin guztiak, edo Europatiko etorkin guztiak, behintzat, berehala bihurtuko zirela amerikar abertzale "porrokatu". Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 254. orr.
Bi mundu-gerrek, belaunaldi baten bizitzan egindakoek, amerikar gerra zibilak Hegoaldea bezain gogor Alemania eta beraren errusiar eta Mendebaldeko europar biktimak suntsitu zituztenek, ia kalterik gabe utzi zituzten Estatu Batuak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 374. orr.
Poe-k amerikar literatura mota berri baten alde egiten zuen borroka, ingeles eta Europar eraginik gabeko bertako literatura baten alde. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.
Aukera izan dut amerikar eta britainiar kazetariekin, ezkertiar kutsuaren ospea duten batzuk tarteko, hitz egiteko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 104. orr.
Liburuak amerikar senaren, arimaren erakusgarri zorrotz baina ez-fidela izan behar zuela; kritikoa. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 40. orr.
Amerikar eta europar merkatuak zabaldu izanaz gogoz baliaturik, Ekialde Urrunak ez du bere kideen manufaktura askorik inportatzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.
Kanpoan, euriak atabalatzen zituen amerikar erako sukaldeko leihoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.
Beste amerikar aditu batek, W. L. Thorp-ek, bildutako "negozio-analetan" oinarrituta, estatistikoak ez ziren datuetatik hirugarren aditu amerikar batek, F.C. Mills-ek, merkataritza-ziklo "labur" baten batez besteko uhin-luzera industrializazioaren lehenengo etapetan 5,86 urtekoa zela kalkulatu zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.
Familia amerikar guztietan falta ezin daitekeen osaba irlandar musugorri mozkortia. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 40. orr.
Emakume amerikar horietako bat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 42. orr.
Soldadu amerikar muturbeltzek osaturiko lerroaz haraindi, Roma denda eta Angelaren etxea izandakoen hondakin pila altxatzen zen, artean ere kea botaka. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 121. orr.
1938an, fisikari amerikar batek, Cherter Carlsonek hain zuzen ere, fotokopiagailua asmatu zuen, nahiz merkatuko fotokopiagailuak ez ziren agertuko 1960 arte. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 68. orr.
Xake joko apokaliptiko horren estrategia-kalkulatzaile amerikar batek asmatu erregela ez baitugu beharrik ahantzi: bietatik batek irabazten duen ber, biek galtzen dute. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.
Pauline Hall (1860-1919) prima donna amerikar ospetsua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.
Hirugarren aditu amerikar batek, F.C. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.
Bonbardaketa iragartzen zuten sirenen marru luze tristeaz eta hura baino mehatxagarriagoa zen hegazkin amerikar erraldoien burrunba baxu eta betibatekoaz mintzatzen diren bitartean. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 9. orr.
Long Islanden maniobrak egiten ari zen gerrauntzi amerikar batek nahigabe jaurtitako misil galdua izan zen TWAko hegazkina leherrarazi zuena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 47. orr.
Beti taberna amerikar batean mozkortuta, borroka-zelaitik oso urrun. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 315. orr.
Erran zion enpresa amerikar batentzat lan egiten zuela eta idazkari gazte motibatuak behar zituztela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 221. orr.
Guri gosaria prestatzeko lanean ziharduten ama-alabak eztitan zeuden musika amerikar komertzialarekin. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 153. orr.
Gosarirako bertan izango gara, gosari amerikar bat, gosari on bat, hemen betidanik prestatu izan direnen modukoa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 106. orr.
Mahaiaren inguruan, amerikar bat, neozelandar komunista bat, hego-korear bat, irlandar bat eta bi euskaldun. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 37. orr.
Amerikar bat, David Schubert, bi urte sabatiko pasatzera etorri zen, eta berekin ekarri sagu-neuroblastoma zelula batzuk. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 79. orr.
Amerikar gazte bat, hitzontzi hutsa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 53. orr.
Duela zenbait urte amerikar baten liburu bat irakurri nuen, Merezi al du bizitza bizitzea? izenekoa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 188. orr.
Ikusi besterik ez dago Amerikar whiskyzaleak zein aise bota zituen espainiar neurritsuak beren lurretatik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.
Hemingwayren portaeran halako larrialdi egoeretan beste edozein amerikar leialek egingo ez lukeen ezer igarri. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 233. orr.
Atzo arratsaldean bertan amerikar ustel horiek libre utzi zitean Torrelli. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 117. orr.
Amerikar liberal bat naizela beraz? Ez! Alemaniar abertzale bat naiz. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 33. orr.
Beste amerikar aditu batek, W. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.
Ama afrikar-amerikarra eta aita indiarra duela esan dit, lañotasunez, berak behintzat 'afrikar-amerikar' horretan zuzentasun politikoaren zama ez duela erakutsiz. ETC-literatura, saiakera Koioteren arrastoa, Edorta Jimenez, Susa, 2006
Bai hildako mutil haren deitura berekoa, esklaboen deitura, milaka edo agian milioika afrikar-amerikarren esklabo-deitura arrunta. ETC-literatura, saiakera Ikusezin, Paul Auster (Oskar Arana), Alberdania, 2009
Eskuineko populistek sustatzen dutena herriaren (jendartea) eta elitearen zein beste hirugarren talde baten arteko talka da, non, adibidez, etorkinak, islamistak, edo afrikar-amerikar ekintzaileak sar daitezkeen. ETC-literatura, saiakera Populismoaz, Joseba Gabilondo, Txalaparta, 2017
Haiek diotenaren arabera, "pobre" egiten zaituenak (zuri ala beltz, emakume, armeniar edo afrikar-amerikar egiten zaituenak) ez omen luke zure pobretasuna baldintzatu behar (zure klase sozioekonomiko edo politikoa): horrek ba al dauka zentzurik? ETC-literatura, saiakera Demokraziaren pribatizazioa, Jule Goikoetxea, Elkar, 2017
Gehienak, gutxiengoren batekoak dira: gazteak, hispanoak edo afrikar-amerikarrak. ETC-prentsa Berria, 2008-10-09
Demokrata izateaz gain, afrikar amerikarra ere bazen. ETC-prentsa Berria, 2008-10-24
Juduena ez da, ordea, McCainen alde lanean ari den koalizio bakarra, badira gehiago ere, besteak beste, asiar-amerikarrena, afrikar-amerikarrena, gerra beteranoena, hispanoena eta abar eta abar. ETC-prentsa Berria, 2008-10-29
Milaka dira, jada, lehen aldiz bozkatzera joan direnak, asko afrikar-amerikarrak. ETC-prentsa Berria, 2008-11-02
Gehienak, gutxiengoren batekoak dira, batez ere, gazteak, hispanoak edo afrikar-amerikarrak. ETC-prentsa Berria, 2008-11-02
Afrikar amerikarren esperientzietatik abiatuta historia alternatiboa proposatzen dute bere lanek, orainaren konplexutasuna agerian utziz. ETC-prentsa Berria, 2011-12-04
Beste alde batetik, afrikar amerikarren bluesak bere errealitate gordinaren kutsua eman dio metalari, galera, depresioa edo bakardadea azpimarratzen baititu. ETC-entziklopedia Heavy metal, Wikipedia
1965 - Malcolm X, ministro musulman afrikar-amerikarra, beltzen eskubideen aldeko borrokalaria, eraila (j. 1925). ETC-entziklopedia Otsailaren 21, Wikipedia
Bizar labana, iz. Kaukasiarrek beren edertasuna handitzeko, mongoliarrek beren burua txorimalo bihurtzeko eta afro-amerikarrek beren balioa indartzeko erabiltzen duten tresna. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.
Hala, jazz emanaldiak, musika afro-amerikarrekoak eta Japoniako musika tradizionalaren emanaldiak eskainiko dituzte. Berria - Kultura 2004-11-03
Afro-amerikarrek ostera, lurrerantz, sustraietarantz begira dantza egiten ditek... Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 165. orr.
NAISON x fordham unibertsitateko institutu afro-amerikarreko irakaslea. Berria - Harian 2005-09-08
Amerikar ahate txistularia ("Anas americana") Anatidae familiaren ahate ez-domestikoa da. ETC-entziklopedia Amerikar ahate txistulari, Wikipedia
Herrialde pobrea da, herrialde iluna eta tristea, etsia, amerikar ametsik eta amerikar heroirik gabea. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.
The american dream, amerikar ametsa. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 60. orr.
Gure herriak AEBetako ekonomiarentzat baliagarria den immigrazio sistema behar du, baita amerikar ametsa islatuko duena ere. Berria - Mundua 2004-01-10
Amerikar ametsaren lekuko. Berria - Kirola 2004-10-20
Amerikar bisoia ("Neovison vison") Amerikan bizi den bisoi espeziea da. Euskal Herrian ere aurki daiteke bere larruaz baliatzeko ekarri baitzen duela 50 urte. ETC-entziklopedia Amerikar bisoi, Wikipedia
Bertan hainbat hegazti eta arrain espezie bizi dira. Azken urteetan, dortoka eta amerikar bisoien erasoak direla eta, kalte handiak jasan ditu bertako berezko faunak. ETC-entziklopedia Bolue erreka, Wikipedia
Espezie inbaditzaileen adibide dira: zebra-muskuilua, ahate herdoiltsua, amerikar bisoia, ur-ipurtatsa, ibai-karramarro gorria, Niloko perka, "Caulerpa taxifolia", "Senecio inaequidens", "Boiga irregularis" sugea, "Achatina fulica" barraskiloa eta inurri eroa. ETC-entziklopedia Espezie inbaditzaile, Wikipedia
Amerikar bisonteari ("Bison bison") ingelesez "buffalo" edo espainieraz "búfalo" esan ohi zaio Ameriketako hizkuntza hauetako formetan. ETC-entziklopedia Bufalo (argipena) Wikipedia
Zer dute elkarrekin George Bushek eta John Kerryk? Galletak, muffin-ak? Amerikar futbola? Lorezaintza? Arerio sutsuenek bat egin dezakete gustu edo zaletasunetan, bizitzaren arlo garrantzitsuenez kontzeptu guztiz bestelakoak izan arren. Berria - Mundua 2004-08-01
Amerikar gaua delakoa zinemagintzan egun argitan filmatutako eszenak gau giroko eszenak bailiran simulatzeko teknika bat da. ETC-entziklopedia Amerikar gau, Wikipedia
Haritz gorria, amerikar haritza edo ipar haritza ("Quercus rubra" edo, batzuetan "Quercus borealis") Quercus generoko zuhaitz espeziea da. ETC-entziklopedia Haritz gorri, Wikipedia
Handik eta lehenengo punturako bidean, Barazarren aurki ditzakegun zuhaitz espezie ugariez ohartuko gara: birlandatutako Korsikako larizio pinua, Douglas izeia, amerikar haritza, Japoniako laritza eta Lawson altzifrea bezalakoak dira nagusi. ETC-prentsa Argia, 2007-11-04
Gazteluondon, Arrasate pasealekuaren gaineko aldean siku dagoen amerikar haritz bat, Gorostiza pasealekuan, antzinako araztegian dauden beste bi zuhaitz ere bai, eta Zaldibarko atzeko aldean, etxebizitza baten ondoko pago-lizar bat. ETC-prentsa Goienkaria, 2012-10-26
Irak hortan beti, amerikar-ingelesen aintzinatze hori beti luze Bassora hiri alderat. Herria 2003-04-03
Denborarekin, amerikar inperialismoaren oinarria bihurtu da. ETC-literatura, saiakera Bizitzea ez al da oso arriskutsua?, Joseba Sarrionandia, Pamiela, 2018
Berlineko murruaren erorketa denboran Gorbatxov-en eta amerikar inperialismoaren kontrako herra adierazi zion munduari. ETC-entziklopedia Eduard Limonov, Wikipedia
Bera judua izanik, Israelgo Estatuak Ekialde Hurbilean sarritan jokatu duen paperaz ere egin zuen berba, eta zelan Israel gura baino gehiagotan ipar amerikar inperialismoaren jopu izana zela salatu. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-06-25
Garai hartan, jende ainitz, hoietan artista ezagunak, proiektuaren kontra agertu ziren: sobera gostaia, arte amerikar inperialismoaren egoitza, euskal artearentzat lekurik ez... ETC-prentsa Herria, 2007-10-25
Halere, behin Sovietar Batasuna desagertu ondoren, amerikar inperialismoaren harrokeria gero eta lotsagabeagoaren aurrean, hautabide errealista hoberik ezaz, ez zaigu Europa Batuaren irtenbidea besterik gelditzen. ETC-prentsa Berria, 2005-01-11
Izan ere, berehalaxe ohartu zen zerk eragiten zuen bere inguruko injustizia eta pobrezia ikaragarria: klase sozial zehatz baten interes ekonomikoak; amerikar inperialismoaren laguntza interesatuarekin, jakina. ETC-prentsa Berria, 2006-02-15
Era berean, Teheranek sarritan salatu du "amerikar inperialismoaren esku hartzea. ETC-prentsa Berria, 2014-06-17
Amerikar kopetazuri, Fulica americana. ETC-entziklopedia Rallidae, Wikipedia
Amerikar kurrilo, Grus americana. ETC-entziklopedia Kurrilo, Wikipedia
Espezierik ezagunenak amerikar labezomorroa ("Periplaneta americana", 30 milimetro mm-ko luzera), labezomorro arrea ("Blattella germanica", 15 milimetro mm-ko luzera), asiar labezomorroa ("Blattella asahinai", 15 milimetro mm-ko luzera) eta labezomorro beltza ("Blatta orientalis", 25 milimetro mm-ko luzera) dira. ETC-entziklopedia Labezomorro, Wikipedia
Amerikar lehoia edo Ipar Amerikako haitzuloetako lehoia ("Panthera leo atrox" edo "Panthera atrox"), Ipar Amerikan Pleistozenoan zehar bizi izan zen lehoi azpi-espezie bat izan zen. ETC-entziklopedia Amerikar lehoi, Wikipedia
Amerikar natibo hiritarrek gaur egungo AEBetan beren lekua bilatu eta aurkitzeko duten zailtasunez idatzi du. ETC-prentsa Berria, 2019-12-08
Ez dira hainbeste dozenaka mila urte pasatu amerikar natibo esaten diegun horien hasiera-hasierako arbasoak hona iritsi zirenetik. ETC-literatura, saiakera Trump, amesgaizto amerikarra, Askoren artean, Elkar / Berria / Jakin, 2017
Martxoaren 24a - Matilda Joslyn Gage, estatubatuar emakumeen sufragioaren eta amerikar natiboen eskubide zibilen aldeko ekintzailea, abolizionista, librepentsalaria eta idazlea (h. 1898). ETC-entziklopedia 1826, Wikipedia
Amerikar perka ("Micropterus salmoides") Centrarchidae familiako ur gezako arraina da, Ipar Amerikan bizi dena. ETC-entziklopedia Amerikar perka, Wikipedia
Elkarrizketa egin eta egun batzuk geroago egindako eta argitaratutako ikerketen arabera, sekula arrantzatu den perkarik handiena 4,3 librakoa izan dela jakin dugu, eta, beraz, Bush amerikar perkaz (largemouth bass, ingelesez) ari zela elkarrizketan. ETC-prentsa Berria, 2006-06-02
Amerikar saltsa tipulaz, tomatez, ardo zuriz, brandyz, gatzez, Cayenneko piperraz eta gurinez egindako saltsa emultsionatua da. Itsaskiekin edo zenbait arrainekin primeran bat egiten du. ETC-entziklopedia Amerikar saltsa, Wikipedia
Katilukada bat amerikar saltsa bota ondoren, eta arrozarekin nahastu, dena zurrupatu arte. ETC-prentsa Berria, 2006-05-20
"Trypanosoma cruzi" Euglenozoaren barruko "Trypanosoma" generoko izakia da. Espezie honek Amerikar tripanosomiasia -Chagasen gaixotasuna- sortzen du gizakiengan eta beste animalia batzuengan Amerikan. ETC-entziklopedia Trypanosoma cruzi, Wikipedia
Hala ere malaria, disenteria, amerikar tripanosomiasia eta toxoplasmosi bezalako gaitz larriak sor ditzakete. ETC-entziklopedia Patogeno, Wikipedia
Amerikar txori zezen, Botaurus lentiginosus. ETC-entziklopedia Txori zezen, Wikipedia
Amerikar zumarra ("Ulmus americana") hosto-erorkorreko zuhaitza da, 43 m-rainoko altuera izan dezakeena. Ekialdeko Ipar Amerikan du jatorria. ETC-entziklopedia Amerikar zumar, Wikipedia
Tom Waitsen mundua topikoz betea aurkeztu izan digute beti, amets amerikarraren alderdi ilunaren ordezkari ofiziala balitz bezala. Berria - Kultura 2004-10-03
Helburu horrekin amets amerikarraren bila joango da, baina gero ikusiko du ez dela hainbesterako». Berria - Kultura 2004-09-24
Amets amerikarra zuten hauek betetzeko. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 51. orr.
"Gaur egun, emakume askorentzat amets amerikarrak milioika milako distantziara dagoela dirudi, ezen ia denborarik ez baduzu lo egiteko, nork dauka denbora amesteko?», nabarmendu zuen Milwaukeen. Berria - Mundua 2004-10-24
Erdialdeko Amerikan bi amets daudela diote: amets amerikarra eta Europako ametsa. Berria - Euskal Herria 2006-04-07
Anglo-amerikar kolonietan landako biztanleen beharrak betetzeko hazi ziren hiriak: espainiar kolonietan hirietako beharrak betetzeko hazi zen landako biztanleria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.
Non daude orain Iraken kontrako gerraren animatzaileak? Non daude Ameriketako Estatu Batuetako belatzak, inbasio anglo-amerikarra bozkarioz betetako irakiarrek txalotutako "paseo erraz bat» izango zela iragarri zutenak? Berria - Mundua 2004-04-09
Sinbolo nazionala da: arrano amerikarra (Haliaeetus leucocephalus). ETC-literatura, saiakera Udaberri Isila, Rachel Carson (Lurdes Rada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007
Arrano amerikarra duten urrezko txanponik handienak 28,4 g-ko masa du. ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012
Gau hura goizaldeko ordu tikietan bukatu nuen, Alde Zaharreko barra amerikar batean, zutik egoteko gauza ez nintzela eta ipurdi estuko ukrainar baten istorio tristeekin tira ahala negarrez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Zergatik frankismoaren garaian deitzen zitzaien barra amerikarra lizunkeria kutsua zuten gaueko taberna ilun eta argi-gorridun haiei? barrutik jaten ninduèn bakardadeari aurre egiteko, etxetik hurbil nuèn barra amerikano batera joaten hasi nintzen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 100. orr.
Barra amerikarra, gutxi zapaldutako alfonbra berde ilunak estaltzen zuen egongela erraldoia, estilo modernoko lanpara metaliko beltzak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 133. orr.
Desagertzeko zorian dago haragijale txikia, bere habitataren eraldatzeak eta bisoi amerikarrak mehatxatuta; Nafarroan omen dago mundu osoko populazio handiena. Berria - Euskal Herria 2004-06-29
Bisoi amerikarra arerio handia da europarrarentzat, eta ez dugu inolako arriskurik nahi. Berria - Euskal Herria 2004-06-29
Beste alde batetik, "bisoi amerikarrak desagerraraztea eta larrugintzarako ustiategiak debekatzea» premiazko neurriak dira, espeziearen kinka konponduko bada. Berria - Gaiak 2004-12-05
Milaka bisonte amerikar hil zituen Buffalo Billek. [...] Esaterako, bisonte amerikarra kontserbatzeko neurriak bultzatu zituen. ETC-prentsa Argia, 2017-02-19
Ia denak Hego zein Erdialdeko amerikarrak izan ziren, hizkuntzagatik erraztasun handiagoa dutelako; Magrebeko emakume batzuk gero, baina Euskal Herrira bakarrik etorritakoak. Berria - Euskal Herria 2004-02-06
Futbol amerikarreko, eta ziurrenik, AEBetako kirol hitzordu nagusia izango da gaur: superbowla. Berria - Kirola 2004-02-01
Aski handia, aldi oro saski-baloia edo futbol amerikarra eskaintzen zuten telebistez mukuru zegoen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 251. orr.
Pittsburghko Steelersek eta Seattleko Seahawksek jokatuko dute futbol amerikarreko 60. final handia, Super Bowla, heldu den otsailaren 5ean. Berria - Kirola 2006-01-26
Futbol amerikarreko finalean, Super Bowle-an, Justin Timberlake abeslariak Janet Jacksonen bularra begi bistan utzi ostean sortutako iskanbila berriz gerta ez zedin, CBS kateak (bi emankizunak eman dituena) irudiak kotrolatzea erabaki zuen. Berria - Kultura 2004-02-10
Hori bai, gero norberak ordenatu behar ditu litroak, tonak, galoi amerikarrak (3,78 litro) eta upelak (159 litro). ETC-prentsa Argia, 2010-06-27
Iragazki itxiak erabiliz (batez ere zeru-eremuetan) eta esposizioa nabarmen murriztuz, egun-argitan "gau-eszenak" graba daitezke ("gau amerikarra" izeneko efektua); hala, dirua aurreztu daiteke eta argiztapen-arazoak saihestu. ETC-zientzia, zuzenbidea Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006
Berehala ulertu zuten zer nahi genuen, eta ohol gaztelu bikaina egin zuten, neuk buruan neukana bezalakoxea, haritz amerikarreko ohol ederrak banan-banan tolestuta. ETC-literatura, saiakera Ospa, Juan Luis Zabala, Susa, 2017
Beste agureek, itzalpetik, haritz amerikar baten enborrean bermatuta zelatatzen dituzte kidearen keinu guztiak. ETC-literatura, saiakera Itxoidazu Café de Passy-n, Martin Etxeberria / Xabier Etxeberria, Elkar, 2004
Uraren gainean igeri dardaratian, haritz amerikarren eta astigarren hosto gorri batzuk. ETC-literatura, saiakera Herioren mandataria, Joseba Lozano, Erein, 2016
Haritz amerikarrak, gorostiak, gaztainondoak, izeiak eta pagoak bidaide, paseo goxoa egingo dugu Enobietako urtegia inguratzen duen pistara heldu arte. ETC-prentsa Berria, 2007-08-24
Ontze biologiko horrek gutxienez hiru urteko iraupena izango du Jerezko haritz amerikarren botetan. ETC-prentsa Berria, 2009-01-17
Hiru harizti motetaz hitz egingo dugu, bertako hariztien basoak, haritz kandugabearen basoak eta haritz amerikarraren basoak. ETC-prentsa Argia, 2001-11-04
Bertako espezieak erabiliko ditugu, bertakotuak ere bai -haritz amerikarra...- eta inolaz ere ez inbasiboak. ETC-prentsa Argia, 2014-09-14
Gaztainondoak eta haritz amerikarrak hazten diren lekuan, eskuinera egin, eta Oro iturriraino lagunduko digun basabideari eutsiko diogu tinko. ETC-prentsa Berria, 2019-01-29
Bizkaiko Foru Aldundiak bere basoetan duela hamabost urte landatutako haritz amerikarretan orain hasi dira perretxikoak ateratzen, mikorrizatu egin direlako. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2012-09-28
Arbola horien aurrean haritz amerikarrez osatutako baso bat dago: Explosivos Rio Tinto enpresak landatu zuen. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2018-02-09
Orain, zedroa, sekuoia, Douglas izaia eta haritz amerikarra ari dira ugaritzen. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2018-05-04
Birlandatutako espezieen artean, haritz amerikarra eta Austriako pinu beltza daude. ETC-entziklopedia Gorza, Wikipedia
Horrez gain, birlandaturiko haritz amerikarrak eta pinu alertziar japoniarrak 46,6 hektarea inguru hartzen dituzte. ETC-entziklopedia Itzaltzu, Wikipedia
Ezaguna da (kolonialismoaren) "galtzaileei" geratzen zaien kontsolamendu bakarretakoa alkohola dela (irlandarrak, indigena amerikarrak, euskaldunak...). ETC-literatura, saiakera Globalizazioak eta Erdi Aro Berria, Joseba Gabilondo, Elkar, 2016
Polinesia indigena amerikarrek populatu zutela defenditzen duen Heyerdahlen hipotesi ausartari jarraitu gabe, Kon-Tikiren bidaia eta gero Ozeano Bareko bi aldetakoen arteko harremanak izan zitezkeela -eta maiz- onartu beharra dago. ETC-literatura, saiakera Tropiko tristeak, Claude Lévi-Strauss (Jon Alonso), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
"Mendeetako harreman koloniala berdintasun fiktizio batean galdekatzeko asmoz", europarrak afrikarren eta indigena amerikarren maila berberean paratu ditu Itxaro Bordak. ETC-prentsa Berria, 2009-12-02
Eta Gabriel Arestik idatziriko Egun da Santi Mamiña indigena amerikarren perkusio eta oihuen artean eman dute. ETC-prentsa Berria, 2010-11-17
Bertako geografiaren eta indigena amerikarren bizimoduaren berri ematen zuten. ETC-entziklopedia Kronikagile, Wikipedia
Errege etxeari ez zion inoiz bidali kintorik (bertako indigena amerikarrei kendutako urre eta zilarren ehuneko hogei). ETC-entziklopedia Lope Agirre, Wikipedia
Zorraren aldaketa publiko edo pribatuko programek bultzaturik [...] latino-amerikar ekonomia zordunduenek hiperinflazioa ezabatu ahal izan zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.
Europar kapitalak, japoniarrak eta latino-amerikarrak (azken horiek, depreziazio lasterra pairatzen ari ziren tokiko diruetatik ihesi) dolarretan hasi ziren inbertsioak egiten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.
Ezker latinoamerikarraren eredua. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 115. orr.
Helenek literatura latinoamerikarra irakasten zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.
Idazle latinoamerikarren abertzaletasun antiespainolaren aurka. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 117. orr.
Errepublika latinoamerikarretan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 133. orr.
Latinoamerikarren artean, argentinarrena zen talde handiena. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 53. orr.
Latinoamerikar askok Espainiarekin hurbiltasuna bilatzeko ez duela gogorik batere erakusten. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 137. orr.
Zergatik aurkezle andrazkoak maizago ageri ohi dira plano amerikar edo orokorrean eta kolore beroekin -laranja, gorria- jantzita? ETC-prentsa Berria, 2017-05-25
Javier Bardemen plano amerikarrak betetzen zuen pantaila erraldoia. ETC-literatura, saiakera Alter ero, Bertol Arrieta, Susa, 2012
Berehala, berriz, tamaina bereko bineta segida bat dugu, non plano amerikarrak, ertainak eta lehen planoak topatzen ditugun. ETC-zientzia, zuzenbidea Egungo euskal komikiaren historia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017
Ongi erreparatzen badiozu, kuterraren kirtenak zinta amerikar pixka bat du itsatsia. ETC-literatura, saiakera Hezurren ondarea, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2013
Ganibeta odolduarekin zinta amerikarra doi-doi ebaki, ukalondo paretik ezkerreko besoa hartu eta atzeraka okertu zion indarrez, ia laurogeita hamar gradutan jarriz. ETC-literatura, saiakera Gizon gogorraren sekretua, Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria, Elkar, 2015
Zinta amerikar hiper atomikoa, auskalo non lortua, gainean eratxikita urratuari aurrerabiderik emanen ez ziona. ETC-literatura, saiakera Mendi-joak, Aingeru Epaltza, Elkar, 2017
Orduan ixten diete ahoa zinta amerikarraz, eta nonbaitera eraman behar badituzte, begiak estaltzen dizkiete, bidaian estresak hil ez ditzan. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-10-03
Gaur, esaterako, makila batzuk, zinta amerikar pixka bat, eta bi futbol baloirekin egina du dena. ETC-prentsa Berria, 2015-11-24
Ia lan guztietarako balio du munduko txapeldunak: zinta amerikarra bezalakoa da, ia edozer gauza konpontzeko balio duen itsasgarria. ETC-prentsa Berria, 2018-07-12
Zinta itsasgarri grisak ('zinta amerikarra') edo zinta isolatzaileak ere erabilera ugari ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006
Imajina al dezakezu itsaspena inoiz galtzen ez duen zinta amerikar bat, edota hondar itsaskorrik uzten ez duen hesgailu bat? ETC-zientzia, zuzenbidea Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011
amerikar armadak (3); amerikar asko (3); amerikar bat (14); amerikar batean (3); amerikar batek (7); amerikar batekin (5); amerikar baten (5); amerikar edo (4); amerikar erako (4); amerikar estadu (9); amerikar estadu batuek (3); amerikar estatu (3); amerikar eta (13); amerikar familia (4); amerikar handi (3); amerikar herria (4); amerikar hiritarren (3); amerikar indiarren (3); amerikar polizia (3); amerikarra da (7); amerikarra da (7); amerikarra dela (3); amerikarra dela (3); amerikarra ere (4); amerikarra ere (4); amerikarra eta (12); amerikarra eta (12); amerikarra izan (3); amerikarra izan (3); amerikarra zen (5); amerikarra zen (5); amerikarrek beren (5); amerikarrek ez (4); amets amerikarra (4); amets amerikarra (4); amets amerikarraren (3); anglo amerikar (3); artista amerikar (3); baina amerikar (4); barra amerikar (3); beste amerikar (3); bisoi amerikarra (3); bisoi amerikarra (3); bush amerikarra (3); bush amerikarra (3); da amerikar (3); da amerikarrek (3); dira amerikar (3); diren amerikar (4); duen amerikar (3); enpresa amerikar (3); eta amerikar (23); eta amerikarra (3); eta amerikarra (3); eta amerikarrek (3); futbol amerikarra (3); futbol amerikarra (3); futbol amerikarreko (3); futbol amerikarreko (3); ipar amerikar (3); ipar amerikarrek (5); kazetari amerikarra (3); kazetari amerikarra (3); latino amerikar (3); rock amerikarraren (3); soldado amerikar (3); ziren amerikar (7); zituen amerikar (4); zuten amerikarrek (3)