Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amerikano 1 iz pertsonez mintzatuz, amerikarra, eskuarki Estatu Batuetakoa.

Igandean jaka jantzita mezatara doan amerikano bat bezalakoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 48. orr.

Hantxe zegoen, lehen bezain beldurgarri, Martinen eta Teresaren aita, Berlino Begigorriya; hantxe, Iruaingo gordelekuan egondako amerikanoa, edota Susanak aipatutako fusilatuen taldea; hantxe, beti bezala, azken errainu hura ere, Angel, nire aita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 110. orr.

Zure osaba batek nire aitaren lagun bat salbatu zuen, Alaska hoteleko jabea, "amerikanoa" esaten ziotena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.

Orduan ostatuan gizon bat sartu zunan tarrapataka, Frantzia Librearen irratian amerikanoak Europaren salbatzera zetozela oihuka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Amerikanoek pentsatu behar dute espainolok mozoloak garela!  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 69. orr.

Mundu bat han zen, bozkarioz ezin errexitua, amerikanoei esku zartaka.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.

Nire amorrazioa, beti ere amerikanotzat hartzen nautelako, zuria izateagatik ez bestegatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 261. orr.

Gerla Handi" horren ondotik, amerikanoen laguntzarekin, frantses eta ingeles aliatuek gaina hartu zutelarik, 1918an, Georges Wilson Ameriketako presidenteak berriz aipatu zituen aspaldiko Nazionalitateen printzipioa eta Populuen Autodeterminazio Eskubide agertu berria, printzipio horien arabera antolatu nahiz Europako mapa berria.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 72. orr.

Amerikano puta horiek! -neofitoak paper-sorta bat gordetzen zuen bere altzoan; horretaz ohartu eta datua buruan gorde nuen-.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 29. orr.

2 ingeles hizkuntzaren aldaera, Estatu Batuetan mintzazen dena.

Frantsesez hitz egin zion, eta ez amerikanoz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.

3 izond Amerikakoa, eskuarki Estatu Batuetakoa.

Ernest Hemingway eta Martha Gellhorn senar-emazte amerikanoei.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 151. orr.

Kapistun zuen kide, Amerikanoa, ikaragarri gizon azkarra, adinekoa, denek amerikanoa deitzen zutena, nahiz eta gaskoia zela jakin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Chucken garaiko neska amerikano bat ematen dut.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 48. orr.

Erakunde zientifiko amerikano batek erizain titulatu bat behar du bidaia batean parte hartzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 89. orr.

Norabidez aldatu nintzen Madeleine geltokian, oporretan zirela ageri zitzaien turista amerikano adinduen hatzetarik; argazki makinak lepoan tilingo zeramatzaten eta goraki mintzo ziren: okey handik, good hemendik, guztia beautiful atzematen zutela!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 150. orr.

Helikopteroa pausatzearekin batera militar amerikanoak uniforme zuriekin eta fusilak eskuan jauziko dira elurtzara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 376. orr.

Bizitza oinarri-oinarrian arina zela eta hartzeko bere neurrian, alaitzeko, jateko ase arte, edateko ardo freskoa, edo garagardoa, eta erretzeko Martinek ekartzen zigun tabako amerikanoa edo Josebak ezti usaineko belarrarekin egiten zituen zigarrotxoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 301. orr.

Neskek, ohi zuten jantzi tipikoa beharrean, arropa amerikano arruntak zeramatzaten soinean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.

Bularretako amerikanoa zen, Norma Lúciak oparitutakoa, azken teknologia garai hartan, hatzez pixka bat sakatu eta ireki egiten zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

Rousset medikuak, Lyon-eko medikuntza fakultateko erakasle dermatologoak dio tanke amerikanoak hor ditugula zenbait aste barne.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 70. orr.

Gorputz erdiko plano amerikanoa den argazkia sugarretan kixkali ahala, argazkiko gizasemeak aingira batek arroka artean geldirik dagoenean egiten duen dardara kurbatu bera egiten duela dirudi, errauts bihurtzen ari den arren hotzikara balu bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.

Lehenbizikoan, ofiziala zen itsas armada amerikanoaren itsasontzi batean, eta, bigarrenean, belaontzi horietako batean etorri zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 51. orr.

Gauza hauek pelikula amerikanoetan ere ez dituk gertatzen!  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 36. orr.

Jendea erakartzeko era bitxia alafede, bai eta amerikano samarra ere!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

Errealismo handiko marrazkia zen, oso amerikanoa, bere txikian xehetasun handikoa, harmaila, ate, berdegune, taberna, markagailu eta guzti.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 147. orr.

4 (izlag gisa, ipar)

Laster jakin zen amerikano airekoak zirela eta Miarritzeko hondartza edo plaiara bonbak aurtiki zituztela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.

Ez dakit egiazki egin dienez, Renault-en kontre, zeren eta gero Amerikano edo Japones autoak erosten balinbadütügü enetako ber saltsa düzü.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amerikano ala (3); amerikano armadak (4); amerikano bat (8); amerikano batek (3); amerikano baten (3); amerikano deputatu (3); amerikano edo (4); amerikano eta (18); amerikano gobernuak (4); amerikano hil (4); amerikano hilak (6); amerikano horiek (4); amerikano minixtroak (6); amerikano president (7); amerikano presidenta (9); amerikano presidentak (24); amerikano presidentaren (3); amerikano soldado (7); amerikano tropak (6); amerikanoa eta (3); amerikanoak berak (4); amerikanoak eta (7); amerikanoak hemen (5); amerikanoak hemen dira (3); amerikanoak saddam (3); amerikanoek berek (6); amerikanoek beren (5); amerikanoek diote (3); amerikanoek eta (4); amerikanoek ez (7); amerikanoek ez dute (3); amerikanoek irakian (3); amerikanoek nahi (5); amerikanoek preso (3); amerikanoen alde (4); amerikanoen alderat (3); amerikanoen arabera (3); amerikanoen eskuetan (3); amerikanoen eta (4); amerikanoen kontra (10); amerikanoen kontrako (5); amerikanoen laguntzarekin (5); badira amerikano (3); bremer amerikano (3); bush amerikano (28); bush amerikanoa (5); bush amerikanoak (8); clinton amerikano (7); da amerikano (4); da amerikanoak (3); dira amerikano (3); dira amerikanoek (3); dituzte amerikanoek (7); du amerikano (8); dute amerikano (3); dute amerikanoek (8); dutela amerikanoek (3); ere amerikanoak (3); ere amerikanoek (6); ere amerikanoen (3); eta amerikano (10); eta amerikanoa (3); eta amerikanoak (5); eta amerikanoek (11); eta amerikanoen (6); ipar amerikano (4); ipar amerikanoa (3); ipar amerikanoak (4); ipar amerikanoek (4); lehen amerikanoa (6); lehen amerikanoaren (4); obabako lehen amerikanoa (6); obabako lehen amerikanoaren (4); soldado amerikano (17); soldado amerikanoak (4); zen amerikanoen (3); zuten amerikanoek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus