Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amerikana iz telazko jaka, solapaduna eta botoi ilara batez lotzen dena.

Sorbaldetan justuan sartzen zitzaion amerikana arraildu bat zeraman soinean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 268. orr.

FMIn erabiltzen zituen gorbata eta amerikana multikolore bitxiengatik ospetsu egin zen kataluniarra ziur ageri da bere emaitzez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 271. orr.

Diruok tolestu eta amerikanako poltsiko batean gorde zituen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 269. orr.

Lokaleko atean beste tipo mehe bat zegoen, kanpera diskretu beltzak, praka beltzak, lepodun jertse fin beltza eta larruzko amerikana tipoko beltza.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus