Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ameba mugitzen den bezala mugitzen da globulu zuria (biologiako klasean lehenengo aztertu ohi den izakia da ameba). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.
Amebak eta bakteriak ugari zituenez gero, irakin egin behar. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 32. orr.
Badirudi hitzaldi luzea bota niola amebei buruz, hots, Tampicoko hotelei buruz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.
Oker ez banago, genomarik handiena amebena da. Berria - Gaiak 2004-10-22
Ameba nintzelarik denok itsas bero batean ginauden. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 79. orr.
Izan ere, ameba bat bihurtu da Euskadi, zeinak, bere pseudopodoak iparraldetik luzatuta, Espainia Handiaren hiriburua irentsi nahi duen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 224. orr.