Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazegoen ia mehatxua egiten zuen hitza ere, amazulo esaten zitzaion kalean amarekin edo amaren inguruan ibiltzen zen mutikoari. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 124. orr.
Amazulo izatea egotzi dizu maiz aitak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 50. orr.
Anaia zaharrena langiletzat zeukaten; bigarrena urduria omen; hirugarrena amazuloa... eta ni, zazpigarrena, neska, gaiztotzat nindukaten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 118. orr.
Hemengo gizonak oso amazuloak dira. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 53. orr.
Gaurko rokero amazuloak baino ausartagoak zirela esan daiteke, dudarik gabe. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.
Alabak hala adoratzeak (gertatu izan balitz) ezinegona sortuko ziokeen; hotzikara emango ziokeen, ume txoro amazulo bat hazi izanak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 90. orr.
Gero, beharbada uste baino amazuloago naizelako eta egun osoa bakarrik eman dudalako, amaz eta aitaz oroitzen hasi eta doi bat tristetu naiz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 107. orr.