Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amazona iz zaldi gainean ibiltzen den emakumea.

Lehenbiziko borrokalariak iletik heldu zion beste amazonari, larrutu nahi zuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 164. orr.

Batean erraiten nion ezen Indietako oihanetan zentauro bat ikusi nuela, eta bertzean, amazona bat, eta, noiz eta don Luziok galdegin baitzidan egia zenetz amazonek bular bakarra zutela, nik, ezin seriosago, ihardetsi nion: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 635. orr.

Amazonen erreginak biziki kasu egiten baitu nehor ez dadin ateka horretarik haren erreinuan sar, haren erreinuaren alderdi bat mendi handi horietarik hurbil baita.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 72. orr.

Amazona urdin bat duk, hiztunik onenetariko bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 462. orr.

Handik andre-irudi pare bat azaleratu zen, eta kaka lohia zela bistaratu zen, eta andre-irudiak amazona borrokalariak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 164. orr.

Schumacher ere nire aldera erakarri nuen, sarjentua ere bigarrenaren alde orduan; hau hain tripaundia ez, kementsuagoa bai ordea: amazona larrutzailea!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 164. orr.

Horixe bai bekoki urdineko amazona ederra!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus