Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amatxo iz (orobat amatxu g.er. eta amatto g.er.) adkor haurrek -edo haurrekin hitz egitean nagusiek- amari ematen dioten izena.

Amatxo bizkarrera itzuli zen, belo arin arrea haizeak astintzen ziola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 106. orr.

-Triste jarri al zinen amatxo utzi beharraz?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 217. orr.

Gero arte, amatxo, eta mila esker.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 148. orr.

Hau da jendetza, amatxo!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 109. orr.

-Amatxo, nik mutila izan nahi dut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.

-Baina, amatxo, neu ere izutu egiten naiz.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 17. orr.

Badakizu, hasi zitzaizkidan, aitatxo eta amatxo ez garela oso ondo konpondu azken boladan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 11. orr.

-Jatorra oso, zure amatxo! -esan nion nik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.

Andresen aita eta Jorgeren amatxo elkarrekin hasi ziren bizitzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 34. orr.

Non dago amatxo?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 213. orr.

Beraz, esazu, amatxo Wendy: / zer da orain nahi duzuna?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 103. orr.

Behin batez, platerkada bat arroz-esne jaten ari nintzela, ondoan eseri eta amatxo gora eta amatxo behera hasi zitzaidan, eta ezertaz konturatzeko beta hartu baino lehen leihoa ilunduta zegoela ikusi nuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.

-Bazkaria prest dago, amatxo maitea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.

Hirugarren egunean azaldu zen, azkenik, lehen helikopteroa, gutxienez amatxo argentinarra eta bere bi umetxoak erreskatatzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 41. orr.

-Benetako amatxo zara.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 46. orr.

Juan Luis bere betiko builekin, Eli beti bezain amatxo, Olatz beti bezain jatorra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 127. orr.

Amatxok beti esaten du ezetz hasieran.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 129. orr.

Maitea, amatxok gauza batzuk egin behar ditu gaur arratsaldean, baina itzuliko da gero.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 97. orr.

Itxaron pixka bat, amatxok amaitu du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 74. orr.

Eta katixima-irakasle herrian, eta akolito, eta Begoñako Amatxoren gurtzaile.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.

Amatxoren galderak txit zorrotzak izaten dira batzuetan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 45. orr.

Zuk, Eszter, amatxorena egiten jarraitzen duzu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.

Agur bero bat Assistik (nire aipamenik ez), eta mila musu amatxorentzat, besarkadarik goxoenarekin batera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 224. orr.

Barnetxeko xokoan amatto zure beha dago!  Herria   2003-03-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amatxo baten (3); amatxo eta (4); amatxo laztana (3); amatxo maitea (7); amatxok ere (3); amatxok esan (4); amatxok esan zidan (3); amatxok ez (3); eta amatxo (9); nire amatxo (3); zure amatxok (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus