Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ablazio 1 iz erauzketa, eskuarki klitoriaz mintzatuz.

Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Fondo Unicefek datu bat gogorarazi nahi izan du dataren harira: urtean hiru milioi neskatori ablazioa egiten diete Afrikan eta Yemenen.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Ablazioa Egipton, Sudanen, Eritrean, Etiopian, Malin eta Ginean dago errotuen.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Ablazioaren kontrako kanpaina abiatu dute Gambian.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Frantziako zirujau batek klitoria berregiten die ablazioaren biktimei, Ministro-edo batek klitorisaren ablazioarekin alderatu zuen burka edo buruzapiarena.  Berria - Gaiak   2006-02-07

Erlijio monoteista handietako emakume fededunek (gizonezko fededun zorrotzen emazte, alaba, errain, arreba eta amak, alegia) etorkizunean ez dituzte egingo orain bezain plater luze, korapilatsu eta neketsuak (ablazioaren kide, prostituzioari ihes egiteko amarruak izan diren heinean).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 95. orr.

Ablazio kasuak zigortzea ere onartu dute lege egitasmoan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-24

2 klitoriaren ablazio (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Egia ala ez, ezin ahaztu Kurdistango hainbat bailaratan ohiko praktika dela, egun ere, klitoriaren ablazioaETC-prentsa   Berria, 2012-03-09

Klitoriaren ablazioa, lana, eztula eta boterea ere oso zaharrak dira, eta zer? ETC-literatura, saiakera   Nere gorringotik, Iñaki Segurola, Alberdania, 2008

Horren barruan, klitoriaren ablazioa, aluaren ezpainen ablazioa, infibulazioa (aluaren ezpainen ablazioa eta bulbaren itxiera) eta klitoriaren kauterizazioa, eskarifikazioa, ebakidura eta puntzioa bereizten dira. ETC-entziklopedia   Emakumeen genitalen mutilazio, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ablazioaren biktima (4); ablazioaren kontrako (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus