Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ximurrarekin ezkondu, etxekoandretu eta amatu zenez geroztik biribiltzera emandako gorputz eta begitarte horietan deus guti gelditzen zen hogei urte bete gabean ezagutu nuen neska mehakil eta bisai-hezurtsutik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.
Amatxi adinean amatu, hau balentria! Herria 2001-06-07
Hilabete baten buruko edo berdin lehenago amatu beharra zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 103. orr.
Ortzi delako behia, hor amatu zen, uda betean, eta huna horren segida, bai-bai, badu odola, bainan halere goxoa, beharrik. Herria 2003-04-24
Hamalau aldiz amatu zuen bere andrea, eta ez zuen oraino galdu ugaltzeko ahala. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.
Jainkoari eta emaginari eskerrak, ene lehen heriotza egiteko zenbait urtez egon beharko nuen oraino, eta amak ere parada izanen zuen berriz ere amatzeko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 79. orr.
Kutxak jendeari itzuli dion dirua emendatu da % eko 8,7 an urtea barne; postu guziak emendatu dira: eritasun, lan ixtripu (% eko 14, 7) amatzeko gastu (% eko 6,) eta guziz heriotze (% eko 16,7). Herria 2001-08-09
Amatu berriarentzat munduko ederrena, zentzu berria zekarkiona. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 33. orr.