Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emaztea emakume zintzoa zen, gizonek gogoko dituzten dohainez betea: emetasun handikoa, amatiarra, fidela, etxeko andere bikaina eta, oso gaztea izan arren, seme-alabak garaiz eta ugari eman zituena. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.
Adimenak ez dit argitzen nolatan gerta zekiokeen halakorik Adelari, gure auzora gaxte-gaxterik iritsi eta nire bizitza aldatu zuen maistra amatiarrari. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 206. orr.
Haren begirada amatiarraren pean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.
Baina bazegoen Adelaren baitan beste alde bat, bakerik ematen ez ziona, nahiz eta haurrekin zegoelarik eztitasun amatiar edo jolaserako jaidura bihurtzen zuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.
Ezin irudika zezakeen inongo arriskurik sentipen amatiar hartan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 234. orr.
Garbitu egin du, ezti, bihozbera, amatiar. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 24. orr.