Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amateur 1 izond/iz profesionala ez dena; profesionala ez den pertsona.

Aktore amateurraren xalotasuna.     «Kuskue tanden», 2004 - 57. orr.

Gure amona Pina ile-horia eta panpoxa zen gaztetan, eta behin antzerki-talde amateur batean aritu zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 28. orr.

Horrelaxe jakin genuen Elena bera Zirku Amateurrean ibilia zela, Sinbad bezala.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 64. orr.

Bistan da argazkilari amateur batek egindako argazkia apailu horietako bati dagokiola, eta zinema, berriz, besteari inondik ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 167. orr.

Hura ez zen ordea emigrante amateur, gustuz bidaiatzen zuen horietako bat, Afrikara soldaduskara ez joateagatik hartu baitzuen Ameriketarako bidea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 80. orr.

Badira amateurren filmak, etxe barruan, pantaila txikitxo batean, proiektatzen direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 167. orr.

Katean egiten diren argazkilari amateurren argazkiek, ez markorik, ez bazter zurigunerik ez dute izaten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

Aitona ez zen benetako politikaria inoiz izan, ez dut uste, oso garai amateurrak ziren haiek.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Filmatzen ahal zituzkeen planoekin egiten du amets amateurrak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 276. orr.

· Ez da amateurrentzako lana.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 133. orr.

Nahiz eta ni ez izan amateur bat besterik, tragedia, sonetoa edo odaren arauak trabagarri zaizkiona, izan ere, ez daukat idazteko ohitura.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 133. orr.

Erruki zaitezte amateur gizajo batez.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 139. orr.

Animalia-munduko espezialisten aldean, amateur hutsak baitira ia gizakumeak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.

Mendebaldean lehenengo pentsatu zuena ez zen arkitekto profesional bat izan, amateur irudimentsu bat baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.

Puntutan irabazi zuen Joseluk amateurren arteko final hura.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gaztetan eta amateur mailan ez nuen lasterketa bat bera ere irabazi, baina emaztea ezagutu nuen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 84. orr.

'Amateur' gisa segi zituen bere balentriak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 284. orr.

Huraxe izan zen, diotenez, mendi bat amateur modura igoa izan zen estreinako aldia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 62. orr.

Historia ere egiten da eta hasierako amateur garaiak gaitzetsi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 97. orr.

Poeta amateur-diletantetzat dut, beraz, neure burua.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.

3 antzerki amateur

antzerki amateurrak aurreko urteetan baino leku handiagoa izango du aurten Azpeitian, eta Pako Aristik mugimendu horren inguruko kazetaritza liburua egin du, 'bokadillo baten truke'.  Berria - Kultura   2004-11-05

Pertsona biren arteko maitasun desioari buruzko lanarekin sartu dira antzerki amateurraren zirkuito bilbotarrean, eta saio bana egingo dute, Errekalden eta Santutxun.  Berria - Kultura   2004-02-04

Guztira, 1.565 izan ziren profesionalenak eta 1.070, berriz, antzerki amateurreko saioak.  Berria - Kultura   2004-08-04

4 irrati amateur

Kaskoan antena bat du, irrati-amateurrekin harremanetan jartzeko.  Berria - Gaiak   2006-02-05

Lurreko irrati-amateurrak eta ikasleak entretenitu eta, bidez batez, apur bat ilustratzea omen da asmoa.  Berria - Gaiak   2006-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

amateur bat (3); amateur mailan (5); amateurra dela (3); amateurra zen (4); amateurrak dira (3); antzerki amateurrak (3); antzerki amateurraren (7); antzerki amateurrari (3); argazkilari amateurren (3); talde amateur (5); talde amateurra (3); talde amateurrak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus