Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
amategi iz batez ere ipar erditu berri diren emakumeentzako erietxea.
Haien artean zegoen nire amak jaio nintzenean amategian egin zuen egonaldiaren faktura! Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.
1995ean Iruñeko Ospitaleko amategia eta umezurztegia desagertu zenean, han zeuden umezurtzen ama biologikoen datuak gordetzen zituzten espedienteak eta agiriak atera zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Ospitaleko amategi berrituaren estrenaldia. Herria 2005-06-23
Oroit gara hetsiak direla Miarritzeko poliklinikako amategia eta Donibane Lohizuneko amategi publikoa. Herria 2004-01-22