Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
amataezin iz ezin amatatuzkoa.
Jean Baptistek Virgilia biola-jotzaileari begiratu eta begiarekin batera samurtasuna eman zion, eta Virgiliak biola-joaldi batez sua itzuli zion maitaleari, barne muinak erre zizkion su gori, su gorri, su amataezina. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 144. orr.
Soldadu aleman batzuk ikusi ziren, soldadu aleman batzuk, gehiago ezin, eta armarik gabe gure lerroetara arin baino arinago etorri nahian, barnean su amataezina balute bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 197. orr.
Amataezina dena. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 175. orr.