Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hastapenetik egiazalea izan naiz zurekin, eta baztertu egin ditut gezurra eta amarrukeria. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 283. orr.
Heroi baten hainbatekoa da: amodioa eta mendekua dituzu zerbitzatuko; zure oroitliburuan ezarri beharreko bertze amarrukeria bat gehiago izanen da azken buruan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.
Hori guztia zela eta, egun batez beren buruzagiari amarrukeria bat prestatu zioten. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 129. orr.
Emakumeen amarrukeriak eta azpikeriak aipatzen dituzten liburu asko irakurri dut, eta ez dut haienganako joerarik. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 121. orr.
Isil-isila egon zen, deabruaren amarrukerien kontra Jainkoaren laguntza eskatuz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.
Juduen ausardia nolakoa zen ikusirik, amarrukeriaz hartu nahi izan zituen erregeak gotorlekuak. Elizen arteko biblia 2 M 13,18
Judasek ipiniak zituen gudari armatuak toki egokietan, etsaiek ustekabean eta amarrukeriaz erasotzen bazuten ere. Elizen arteko biblia 2 M 14,22
Amarrukeriaz nahi izan nuena hantxe neukan, berez-berez etorrita. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 129. orr.
Hire mihi luzea amarrukeriaz dantzatu ostean, jai duk uste baldin baduk ene kafetegian jotzen utziko diadala. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.
Nire mutil gaixo errugabe ustetsua beste edozein neskaren amarrukerietatik salbatzearren, urrutiago ere joateko prest nago. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 127. orr.
Almendra itxurako begiekin tinko begiraturik, buruak amarrukeria egokia prestatzeko behar zuen denbora hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 329. orr.
Bertzeen gupida eta arreta -maitasuna hitz potzoloegia da- neureganatzeko amarrukeria merkea noski, gizakia bezain zaharra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 260. orr.
Emakumeak ere barre egin zuen eta madarikatu egin zituen Zaitaren deabruzko amarrukeriak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 168. orr.
Kanpora tximistaren pare irten, eta zahagiak ikusmiratu dituelarik, ohartu da Ali Babaren kontrako amarrukeriak huts egin duela, eta bere gizon guztiak galduak dituela. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 108. orr.
amarrukeria bat (5); amarrukeria izan (4)