Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amarru 1 iz maltzurkeria, azpikeria.

Engainuaren amarrua batzuetan ondo ateratzen da, eta besteetan ez hain ondo.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 10. orr.

Gedeonen amarrua edo engainabidea.  Elizen arteko biblia   Epa 7,16 tit

Ez zen dirua lortzeko amarrua izan: benetan egin nahi nuen ikerlan hura, baina dudarik ez dago primeran etorriko zitzaidala Udalak emango zidan milioia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 91. orr.

Zuen amarru horrek huts egin dizuelako, Gordon.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 254. orr.

Ez zioat utziko ni harrapatzen sedukzioaren amarruarekin!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.

Hori ikusirik, Larraondok amarru bat prestatu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 33. orr.

Amarru bat prestatzea ere bururatu zitzaidan, amu bat ipintzea, zerbait argi eta garbi jakiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 174. orr.

Agamenon itsasoan gorriak ikusita jauregira itzuli zenean, Egistok hil egin zuen amarru batez, eta haren lurretan agintari jarri zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 17. orr.

Alchonon hori morroi lizuna zen, amarru zorrotz bihurriez betea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 19. orr.

Haren baretasuna amarrua baizik ez zen ordu arte harrapa ezina zuen etsai urruna ondora ekartzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 55. orr.

Pentsatzen eta planak egiten ari zen, bere adimen aski zorrotza erabiltzen gure asmo guztiak azpikoz gora jarri eta bere patua bere esku utziko zuen amarru bat bilbatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.

Kolonek, orduan, indiarrak zentzatzeko amarrua asmatu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 55. orr.

-Deabruaren amarruak kontaezinak dira, ordea, eta horregatik, leku batean egonik, bitan ere egon daiteke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 419. orr.

Delituaren bila dabil presoarengan, amarruak jartzen dizkio, eta galdu egin duela pentsatzen du helburua lortzen ez badu, eta kalte egiten zaiola gizonak gauza guztietan duen ustezko hutsezintasunari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 61. orr.

-Tira, segituan argituko dute amarru hau guztia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 395. orr.

Instituzio demokratikoak izan ziren Erdi Aroan, baina ez puruak, bazeuden trikimailuak, amarruak, azpilanak, azpijokoak, satorrak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 63. orr.

Izu klase horren eraginez erori ziren aita eta bere lagunak zokor-mazo haien amarruan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.

Ez gara politikariak, eta oraindik ez gara sartu amarruen joko horretan, eta oraingoz nahiko lasai eta zintzotasunez ari garela uste dut.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Huraxe zen amarruetako bat: txakur ahulenaren azala gai loarazleaz espraiatu, beste zakurrak kosk egiten zion orduko lelotu eta bertan zerraldo eror zedin, nerbioak erabat anestesiatuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 154. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jendetasun hutsa, ala amarru maltzur bat hura ohera eramateko?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 224. orr.

Ez ukitu, baliteke hau guztia SDren amarru koldar bat besterik ez izatea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 306. orr.

Ez huen sinistuko abstemioa naizelako amarru zikin hori.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 81. orr.

Bitartekoak amarru latza izaten dira bertute arrunteko pertsonentzat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 302. orr.

Orain, baina, garbi ikusten dut dena juduek eta komunistek antolaturiko amarrua izan zela, gure herriaren nortasuna ahultzeko amarru beltza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.

Ba nik egingo nuke dena amarru publizitarioa dela, kapitalekoak hona etor daitezen prozesioan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 51. orr.

Karta-jokoan ez zen guztiz zintzoa eta garbia izaten, denetariko amarruak eta azpikeriak zekizkien.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 108. orr.

Dena dela, harrokeriarik gabe erran dezaket gaurdaino gutik sartu didatela ziria gisako amarruekin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 27. orr.

Ez dut nire sexuari egozten zaion harrokeriarik; eta are gutxiago urguiluzko amarrua baizik ez den xalotasun aizunik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 158. orr.

Rachelek, Tomekin eta Honeyrekin azpilanean, deabruzko amarru bat prestatu zuen niri sinestarazteko beisbol partida bat ikustera joan beharra neukala Shea Stadium-era.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Agora deabruak Totori aurre egiten dio, era guztietako amarruak erabiliz, baina ezpata magikoak egiten ditu harenak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 113. orr.

Segada bat izan zela, ongi prestatutako amarrua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 243. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Horretarako edozein bide izan da zilegi: elkartzeak, zatiketak, sektore ez-errentagarrien salmenta, finantza-amarruak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 321. orr.

4 amarruzko izond/izlag

Plazer duzu amarruzko arrazoibidez ni asaldatzen; itzurtzen zatzaizkie nireei.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 176. orr.

Xehetasun handi barik kontatu zion ordura arte pentsatuta zeukana, amarruzko operazioa antolatzea otu zitzaiola, urte batzuk lehenagokoen antzekoren bat, itsasontzi bidezko kontrabandoa emango zuen zerbait, txakurrek gezurretako amukiari heldu ziezaioten.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 102. orr.

Hori edo antzeko amarruzko beitaren bat bota omen zuen amak okinarenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 169. orr.

Entimema, berriz, nolabait esateko, sasi-silogismoa da, silogismo tranpatia, amarruzkoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.

Uste dut erabiltzen diren argudio batzuk amarruzkoak direla.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 139. orr.

5 amarru egin

Neure buruari egiten nion amarru eta traizio, nire ofizioak besteei amarru eta traizio egiteko agintzen zidan bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 123. orr.

· Eta epaileak amarrua egin nahi izan zidan, baina eginean harrapatu nuen.  Berria - Kultura   2004-08-29

Amarrua egin dizudala?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 13. orr.

Ez da faltako, horratio, gizakiek euren arteko harremanetan amarrua egitea; hori horrela ere, askatasunari eta onusteari konfiantza aitortu behar zaie.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 89. orr.

Bazirudien hitzarmen bat-edo egina zela Satanekin, gizakiei amarruak egiten dizkien Gaizkilearekin, gizakien bidean arrokak eta tranpak jartzen dituen harekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 198. orr.

Neure buruari egiten nion amarru eta traizio, nire ofizioak besteei amarru eta traizio egiteko agintzen zidan bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 123. orr.

Baina hark uste zuen Ivan Ogareffen amarru bat egin nahi nuela eta lurrera bota ninduen eta eskuak eta oinak lotu zizkidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus