Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amarauntsu izond amaraun asko dagoena.

Kaioen eta gainerako hegaztien hegaldiak nekatu eta astuna dirudi; denborak astiroago egiten du aurrera, gela amarauntsu bateko sarea urratuz ari balitz bezala; isiltasuna ere oro kolore-berdintzen duena izan ohi da halakoetan, bat eta erabatekoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

Zeren zuhaurk ere imajina baitezakezu, hango ibai-adar lohitsuetan eta hango baso amarauntsuetan, ni neure hanka herrenarekin arrastaka, behin baino gehiagotan biluz eta ortuz, ez aldatzeko atorrarik eta ez etzateko oherik, atsekabearen bide meharrean gaitz eta penos, deserosotasuna eta gabetasuna egunorozko bisitari bagenitu bezala, eskuak eta oinazpiak maskurturik eta ikorzirinez josirik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus