Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
abizendun izlag/iz abizena duena.
Baina proportzioan, goitizendunak ziren abizendunak baino gehiago. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 54. orr.
Complutensen zebilen estudiante, eta denbora hartan euskal abizendunen bat aurkeztea ez zegoen, inondik ere, gaizki ikusia, alderantziz baizik. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 117. orr.
Egun horietako bakoitza gogora ekarri nahi dugu, horien ostean, intolerantziaren eraginez heriotza bortitza jasan zuten izen eta abizendun gizon eta emakumeak daudelako. Berria - Euskal Herria 2004-12-19
Ikerketa genetikoa, ordea, ez da eredu abstraktuen gainean egiten, gizabanako jakinen ehun eta zeluletan, eta horien osasunari eta bizimoduari buruzko izen-abizendun datuetan oinarritzen da. Berria - Gaiak 2004-09-16