Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Odol-jarioa eteteko, amaraun bat jarri nahi zioten; Espinosak pastila batzuekin sendatu zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.
Zer egin, bada, giza-euliok, Amaraun ezinbestekoan galdu arte? Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 20. orr.
Leiho gehienek zeuzkaten amaraun sareak gortinen ordez. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.
Garrüzeko gazteluzaina harro dago bere amaraun-sare tikiaz. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 43. orr.
Baina halaxe nuen gogoa, gela ilun bateko amaraun-sare sarriena esku-kolpeka kentzen baino kirio-joago. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.
Amaraun topologia eta beste topologia bat uztartzean topologia hibridoa eratzen da. Hedapen zabaleko sareek amaraun topologia dute, Internet esaterako. ETC-entziklopedia Amaraun sare, Wikipedia