Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pepin hil zenean 714. urtean, haren emazteak, "benetakoak", bahitu egin zuen Charles Martel, baina Charlesek ihes egin zuen amaordekoaren atzaparretatik eta Austrasiako gortera joan zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 86. orr.
Hantxe ikusi behar izan zuen amaordekoari egin ziotena: bere aurrera eraman eta sokaren tormentua egin zioten hari ere, eta besaburuak bere lekuetatik atera arte eduki zuten esekita Beatriceren aurrean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 38. orr.
Senar batek emaztea galdu badu, haren ahizparekin ezkontzen da; eta hori oso naturala da; izan ere, emazte berria ahizparen seme-alaben ama bilakatzen da, eta hartara han ez da amaordeko bidegaberik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 169. orr.
Horrela izan zitzaion posible zendutako gizon ospetsuaren iloba bakarrari, Carlos Araujori, ia zuzen-zuzeneko oinordekoa gertuagoko senitartekoak artean ezagunak ez ziren neurrian, zendutako gizon ospetsuaren gehiegizko laudorioa egitea, neurrigabe goraipatuz haren langile bizitza prestua, lur amaordeko baina betiere maitatuarenganako dedikazioa, herriarekiko maitasuna. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 14. orr.