Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amaorde iz amarik ez duen pertsona baten aitaren emaztea. ik ugazama.

Etxean sartzean, aita eta amaordea mahaian topatu ditut.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 27. orr.

Epaile berriak aginduta, Beatrice, Lucrezia -Beatriceren amaordea-, Giacomo -neba- eta Bernardo -hamabi urteko neba gaztea-, Savellako kartzelara eraman zituzten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 37. orr.

Amaordeak esan diona gogoratu zaio: kasu, txurien mundua oso diferentea da!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 209. orr.

Orduantxe jo du txirrinak: amaordearen ahizpa eta ama sartu dira.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 28. orr.

Amaordeak mukia ere urrezkoa omen du, baina neska gaixo hori, alabaizuna izateagatik, hemen gurekin!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 262. orr.

Aita lanik gabe gelditu zen eta amaordearekin batera semea jotzen zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 136. orr.

Badakit, diskurtso hau markatzen ari naizen neurrian, amaordearen papera hartzen ari naizela, eta nik, zalantza gabe, amandrea izan nahi dut.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 397. orr.

Bera ordea tematuta dago aitari "nagusi" eta amaordeari "andere agurgarri" deitzen, ezer gertatu ez balitz bezala, eta eskuan muin ematen jarraitzen du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.

Eta bertze zerbait ere erran nahi dizut: ama deitu izan dizut orain artean, baina jakizu ezen ez zaitudala amatzat hartzen ez amaordetzat, hemendik aitzina!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Horrelako desengainu txiki bat onartzen ez badaki, zer amaorde klase izango da Lucyrentzat?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 197. orr.

Poliziari deitu zion, zarataka ari zirela goiko pisuko auzokoak, ezin zuela loak hartu, madarikazioak bota zizkiotela berari eta Eliza Amaordeari, eta kopa bat txanpain jaurti ziotela.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 85. orr.

Ez zitzaien Juvenalia oztopo, Ariannak, amaorde-agintea baliaturik, Varsoviajo moja-etxean betiko uzteko asmoa baitzuen, bizitzan hilobi emateko alegia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita eta amaordea (3); amaordea ere (3); amaordeak ez (3); amaordearen ahizpa (3); eta amaordea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus