Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itxura negargarria zuen jauretxe eder hark; baratze abandonatuan, amañililiek beren adar hautsiak erakusten zituzten, eta lurrera iristen zen, hautsita, ezki bikain baten adar handienetako bat. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.
Apirilaren 20-25 bitarte horri, Espainia aldean amañililien udalditxoa deitzen zaio; alegia, lila edo amañilili lora horiek, sasoi inguru honetako beroalditxoari esker loratzen eta zabaltzen omen dira: panpoxa-panpoxa azaltzen dira amañililiok. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.
Eman dizkioten opariak: bi zigarro pakete, katilukada baterako adina kafe, bere emazteak gordeak; Kuglerrek limoi puntx bat, Miepek sardinak, guk kolonia ura; horrez gainera bi amañilili sorta, tulipanak, tarta bat masusta gorriz eta andere-mahatsez betea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 259. orr.
Sasiamen eta amañilili laharren usainak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.
Loreen artean bizi zen; arrosek, amañi liliek, ahuntz prakek, mugetek inguratzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.
Loreen artean bizi zen; arrosek, amañi liliek, ahuntz prakek, mugetek inguratzen zuten. Lorategiko amañi-lili eta otsagereziondo loretsuak patio osoa inguratzen zuten urki lirainetaraino iristen ziren, lore-uztai edo beira-alezko iduneko baten antzera, eta nonahi aditzen zen haien urrina. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.
Biak ziren garesti-garestiak; zortzi edo hamar amiñi lili moztuz egindako sorta batek hamabost liberatik hogeira bitartean balio zuen neguan; eta kameliak are garestiagoak ziren, dozenaka iristen ziren azokara, kutxa batzuen barruan, goroldiozko ohatze batean paratuak eta kotoi orri batez estaliak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.