Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emaztea eta amantea biak batera maitatzen zituela edo 1947an idiak saldu eta traturra erosi zuela; berritasunaren bila zebilen beti. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.
Pio-pioka hasi zen behialako emaztea, senarra utzirik ezagutu zituen amanteen zerrenda eskainiz -batzuek duten suertea! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 93. orr.
Gauak esna ematen ditu, bere ama eder eta itsua, eta bere amantea, hain zuzen ere aitaordea zuena, hil zuen hura bera, behin eta berriro gogoan erabiliz. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 35. orr.
Di Maggio eta Arthur Millerren emazte baliatua, JF eta Bob Kennedy anaien amante purtzilikatua, ondorioz CIA eta KGBk kontrolatua. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 15. orr.
Von Schratten, aktoresa, enperadorearen amantea, batzuen ustez Vienako emakumerik ederrena, denbora batean. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 241. orr.