Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hotz dago kalean, eta hotz dago etxean ere, salbu eta sukaldean, ekonomikari esker, eta ohean, sutan goritutako adreilu bat jarri baitu amak -edo amandreak, ez dakit hori-, izarapean, oinen parean. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 144. orr.
Egun batean, amandrea hil zen, eta lehenengo solairuan hark zuen gela hartu zuen Nunuk, eta haren eginkizunak ere bai. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.
Jenialtasuna behin-betiko dohaina zen, ipuinetako amandreek makila miresgarriaren ukituarekin eransten zituztenak bezalakoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.
Gure amandre Dominika zenak, Madrilen markesa baten etxean zerbitzen ari zela, tu-ka egin zien behin ate-joka etorritako handiki usteko batzuei. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 172. orr.
Negarrez joan zitzaion amandrea markesari: [...]. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 172. orr.
Gure amaren ama zenari "amandrea" esaten genion guk, eta "aitajauna", berriz, amaren aita zenari. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 79. orr.
-Amandrearen oparia dik Bittorrek! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 106. orr.
Eguzkia "amandre" da euskal tradizioan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 79. orr.
Eguzki amandrea joan da bere amagana eta bihar etorriko da, denbora ona bada. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 33. orr.
Arratsalderako argituxe, eta juxtu egunari agur esateko orduan atera da Amandre Zuria lainopetik, Ulimendiko kaskoan, eta ni, ilunabar askotan bezala, herri inguruko estartaz estarta, inozentzi galduren baten bila nabilela, ustekabean harrapatu nau. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 93. orr.
Baditu bereak amandre honek, zein alditan dabilen kontuan izanik: Eguberri ilargiakin, artzaia axuriakin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 495. orr.
Bourboulon andreak kontatzen duenez, hango marinelen arabera, "itsaso amandrea" dei diezaioten nahi du. "Aintzira jauna" deituz gero, ernegatu egiten da berehala. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.
Zenbaitek ziok ezen, gure Salbatzailearen jaiotza ospatzen deneko sasoi hori hurbildu ahala, gau osoan diharduela kantari egunsentiaren hegaztiak; eta orduan, diotenez, ezein izpiritu ez duk ausartzen irtetera, gauak sanoak dituk, planetek ez ditek makur jotzen, ez amandreek ez sorginek ez ditek xarmatzeko ahalmenik, hain duk bedeinkatua eta graziaz betea aro hori. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 30. orr.
Sutondoko ipuinak "amandre ipuinak" dira. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 79. orr.
Pontito baketsu bat, denboraz kanpoko "antzina" batetik eskegia; hots, alegoria, fantasia, mito eta amandre-ipuinetako "behin batean" moduko batetik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.
Jamesi amandre ipuinak irakurtzen aritu zen, esan zion emazteak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 70. orr.
Oihartzuna mututu, ordea, eta berriro Amandre Ipuinera itzuli zenean, Ramsay andrea ez zen sentitu gorputzez bakarrik nekatua. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 43. orr.
Atarian eserita, izarrei eta ilargi amandreari begira. Aitor Arana «Onan», 2000 - 59. orr.
Xarma berezia dizu ilargi amandreak horrelakoetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.
Ilargi amandrea, zeruan zer berri? Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.
-Gu biok eta Ilargi Amandrea. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 225. orr.
· Ilgora eta ilbehera, hortxe dabil gizendu eta flakatu, bete eta hustu gure amandre ilargia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.
amandre ipuinetako (5); eguzki amandrea (4); ilargi amandre (3); ilargi amandrea (4); ilargi amandreari (3)