Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru mugimendu bereizi behar dira: filosofi eskola banatuen amalgamak; erlijio banatuen amalgamak, adibidez, Israelgo erlijioaren adulterazioa auzoko kultuekin nahasteagatik, honi kontra egin ziotelarik, azkenean arrakastaz, hebrear profetek; eta filosofien eta erlijioen arteko amalgama edo sinkretismoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.
Itun Zaharra -gero eta argiago erlijio eta historiaren aldetik meritu-maila desberdineko giza konposizioen bildumatzat, edo hobeto esanda amalgamatzat, ikusten zena- [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.
Iparraldean, Abertzaleen Batasuna eta Batasuna bereizi direnean ez da amalgama zehaztu. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 93. orr.
Mendebaldeko Kristandadean buru-amalgama heleniko hori erabat nagusitu zen hamabigarren mendean Aristoteles "hartuta" berrindartu zenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 104. orr.