Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hobe amaldeko amonaren antza balu, baina ez, esaera zaharrak dioen bezalaxe jaio da hau: kaleko edozein mutilen berdina, ez amaren edo aitaren moldean egina". Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.
Negebeko eskualdean amalektarrak bizi dira; mendialdean, hitiarrak, jebustarrak eta amortarrak; itsasaldean eta Jordan inguruan, berriz, kanaandarrak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 203. orr.
Madiandarrak, amalektarrak eta basamortuko jendea, larrapoteak bezain ugari, lurrean etzanak zeuden; haien gameluak ere zenbatuezin hainbat ziren, itsasertzeko hondarra bezain ugari. Elizen arteko biblia Epa 7,12
Mendialdean bizi ziren amalektarrek eta kanaandarrek haiengana jaitsi eta garaitu egin zituzten; Hormaraino jarraitu eta porrokatu egin zituzten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 207. orr.
Refidimen amalektarrek eraso zieten israeldarrei. Elizen arteko biblia Ir 17,8
-Aukera itzazu gizon batzuk, borrokara irteteko amalektarren aurka. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 182. orr.
Hil zenean, Piraton hirian ehortzi zuten, Efraimen lurraldean, amalektarren mendialdean. Elizen arteko biblia Epa 12,15