Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta euri honen presentzia negar ttiki bat zatekeen, baserriko lanak amaitzeke, artean ere euriak enbarazu egiten zuelakoz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 341. orr.
Hasieran Diputazioak aurkeztutako trafiko azpiegitura plangintzan egon ez arren, eta beste hainbat herri lan amaitzeke dauden arren, "hegoaldeko saihesbideak lehentasuna hartu" duela nabarmendu zuen Friasek. Berria - Euskal Herria 2004-10-12
Artean, ordea, bilera amaitzeke zegoen. Berria - Ekonomia 2004-06-10
Bilera hori amaitzeke zen erredakzio hau itxi zenean, eta hori gertatu bitartean hitzarmenaren gakoak ezin ziren plazaratu. Berria - Ekonomia 2004-06-09
Herenegun amaitzeke utzi zuten lana atzo arratsaldean egin zuten. Berria - Euskal Herria 2004-11-24
Hamabi-hamalau urte bitartean-edo saiatuko nintzen tabakoa erretzen, pare bat aldiz, baina emaitza ikusita berehala etsi nuen, batere penarik gabe eta zigarro bat bakarra ere amaitzeke. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.