Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
abixoi 1 iz Atherina generoko itsas arrain txikia, Atlantikoko kostaldeko uretan bizi dena.
Noizean behin goitik behera jauziko dira kaioak, hegalak tolestuta buruz behera, fardel galduak lez, eta batzuetan abixoi txiki batekin, besteetan mokoa hutsik hegaldatuko dira berriro. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.
2 abixoi handi (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)
Abotxa ("Atherina hepsetus") ur gazikara eta ur gezako arraina da, Atherinidae familiakoa. Batzuetan izen arrunta abixoi handi generokidea izendatzeko erabiltzen dute. ETC-entziklopedia Abotx, Wikipedia
3 abixoi txiki
Eta noizean behin goitik behera jauziko dira kaioak, hegalak tolestuta buruz behera, fardel galduak lez, eta batzuetan abixoi txiki batekin, besteetan mokoa hutsik hegaldatuko dira berriro. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.