Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amaitzear adlag amaitzeko zorian.

Bi alaba ditut, eta biak hazita, unibertsitateko karrera amaitzear dute, eta bakoitza bere bizitza hastera doa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Hain zuzen ere, amaitzear den denboraldian zaleek gehien eskatu duten obra interpretatuko du BOSek.  Berria - Kultura   2004-06-03

Donostiako Kursaaleko kubo txikian egin zuten ekitaldi politikoa, eta hura amaitzear zela Bergarako proposamenaren sustatzaileak [...] oholtzara igo ziren, martxoko hauteskundeetan baliatu beharreko botopapera erakusteko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Tarteka-marteka segitzen dudan pilota partidua amaitzear dago, 21-18 urdinen alde.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 59. orr.

Memento honetan amaitzear dago ikerketa; azkeneko lanak ari gara egiten.  Berria - Mundua   2004-09-17

Iluntzen ari zuen; amaitzear zegoen astelehena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.

Garaitsu hartan nengoen, gainera, zirt edo zart egiteko puntuan, alde batera edo bestera, karrerako sei urteak amaitzear nintzenez gero.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 107. orr.

Denborak esango digu noizko berregingo duten kostaldeko bidea, eta zein preziotan, amerikarrek, debalde egin eta, gainera, dagoeneko amaitzear izango luketenean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 40. orr.

Lajos, ordea, diru behar larrian zen une haietan, amaitzear baitzuen kanbio-letra batzuk ordaintzeko epea... kinka gaiztoan zen labur esanda.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 51. orr.

Beste hiri bat aurkitu dut, eta gelditzera egin dut, urrea amaitzear baineukan, besteak beste.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 125. orr.

Mendea amaitzear zela, Espainiako biztanleen bizitze itxaropena Europakoena baina handiagoa zen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 125. orr.

Aipaturiko gertakizuna, aitak inori ez kontatzeko agindu zidana, gerra amaitzear zela jazo zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 414. orr.

Donostiako zezen plaza ere kontzentrazio eremu gisa erabiltzeko prestatu zuten gerra amaitzear zela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 40. orr.

Doi-doia harria zizelkatzen amaitzear zeudela, errailetik irten zen tren bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.

Hire egunak amaitzear zaudek.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 273. orr.

Kapituluaren amaieran, edo, hobeto esanda, amaitzear zegoenean, Frantzisko dohatsuak gogoratu zuen artean landatu gabe zegoela Ordena Alemanian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1123. orr.

Stalin, Pol-Pot, adibideak ugari dira amaitzear dugun mende honetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 304. orr.

Amaitzear den mendea biziki arduratu da azido nukleikoez eta proteinez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 197. orr.

Urtea amaitzear, %16,6ko igoera pilatua du jada Ibex-35ak.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Bizkaian, bi txapelketa amaitzear.  Berria - Kirola   2006-05-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus