Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizia jaiotze bat, garatze bat eta amaitze bat izaten da askotan. Berria - Kultura 2004-12-16
Besteentzat karrera amaitze hutsa nahikoa lan izan daiteke. Berria - Kirola 2004-01-31
Baina, halaz eta guzti, idazlearen liburu-amaitze hura onesten zuen, amaiezineko urruti ibiliak eskainiz eta Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 16. orr.
Amaitze aldera, errezitatu dituzun poemak naturaren izugarrikerietan dute oinarria. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 117. orr.
Amaitze aldera, Dabid, esan gura dizut Rakel gaur ere ilaran dagoela kanpineko telefono honetatik deitzeko, baina saiatuagatik beti haren aurretik egokitzen naiz eta ezin ba jakin nori deitzen dion. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 241. orr.
Amaitze aldera, jakizu atzo diskoteka moduko batean egon ginela, eta Rakelek Ruben atera zuela dantza egitera. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 199. orr.
Besteak beste, "tratu txarrak eta torturak" amaitze aldera, berme juridikoak eta legalak abian jartzeko ahal den guztia egitea beharrezkotzat jo zuen Uriartek. Berria - Harian 2005-03-31
Esan dezadan, amaitze aldera, ahozko jarduna dela, nire iritzian, herri hizkeren esparru nagusia, eta baita literatura euskalkiena ere, salbuespenak gorabehera. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 254. orr.
Goseak amorratzen nengoen eta zerbait esatea erabaki nuen sesioa amaitze aldera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 96. orr.
Aipatu diren onurak direla eta, ohar bi egin nahi ditut amaitze aldera. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 244. orr.
Fronte Polisarioak abuztuaren 19an askatu zituen azken 404 gerra preso marokoarrak, 30 urteko gatazkarekin amaitze aldera. Berria - Harian 2005-08-27
amaitze aldera (15)