Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agian, eta hori badaezpadako erreparo guztiak hartuta, tatuajeak ez zuen bidea egina neure bizkarrean, eta harreman amaitugabe batean genbiltzan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 156. orr.
Nire lehenengo lan amaitugabea izan zen hura. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 111. orr.
Periferia hiria biltzen duen inguru habitatua da, nolabait esateko, ziutatearen alderdi amaitugabea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 40. orr.
Dena konponduko zela pentsatzen zuen margolariak, koadroak bere pasioa zirelako eta ez zuelako jasaten, garai haietan, lan amaitugabearen mehatxua. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 111. orr.
Ez al zen ezkutatzen, bada, etxe sekretu haren hobenetan agure errukarriek zituzten amets amaitugabeen oroimina, alferrik galdutako egunen damua? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 52. orr.